Donibane Lohizune sorterriko bere auzoaren bizia

Lekukoa(k): Anttonie Sein

Herria: Donibane Lohizune

Artxibo-funtsa(k): Donibane Lohizuneko herriko etxeko artxiboak

Bilduma: Donibane Lohizuneko memorio kolektiboa

Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri

Data: 2011-10-03

Iraupena: 0:05:41

Erreferentzia: 170-13

Donibane Lohizuneko herriko etxeko kodea: 19 AV 667

Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-669

Gaia(k): Herriko giroa, Auzoak


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Donibane Lohizuneko herriko etxea

Anttonie Sein

Anttonie Basurco, ezkontza izenaz Sein, 1926ko abenduaren 16an sortua da, Pasaian (Gipuzkoa). 1927ko otsailean Donibane Lohizunera Diharce ontzijabearentzat lan egitera jin zen Mutrikuko (Bizkaia) arrantza ontziko mekanikari baten alaba da. Bi hilabete zituen, orduan. Sei haurreko (Koxe Basurco barne) familia batean hazi zen. 1954an, Manuel Sein "Xanpun" bertsolari ezagunarekin ezkondu zen. Bikotea Anttonieren burasoen etxean plantatu zen (Usotegia etxean, Courtade eta Xanpun karriken izkinan), aitak, 50 urteetan, bista osoki galdu baitzuen. Manuel Sein "Xanpun" hargin izan zen lehenik (ikasi zuen ofizioa), gero arrantzale, eta ondotik, Viviers Basques enpresa kudeantzan hartu zuen, bere emaztearen laguntzarekin. Anttoniek eta Xanpunek 4 haur ukan zituzten. Anttonie, 2002ko urtarrilaren 15az geroz alargun izanik, Donibane Lohizunen bizi da, ttipi-ttipitik, eta kai muturraren ondoko auzoalde horretan, 1934az geroz (zortzi urte zituen). Haren burasoak Mutrikukoak izanik, beren etxean gerla zibileko errefuxiatu anitz aterpetu zituzten ("Hemen, kontsulatua zen", dio). Ondotik, Anttoniek bizi kulturalean parte hartu zuen (Begiraleak dantza taldean, hogei urte arte, parrokian, bertsolarien munduan). Haren oroitzapenek balio handia dute XX. mendeko lehen erdiko Donibane Lohizuneren ezagutzeko.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.