Anttonie Sein

1926

Anttonie Basurco, ezkontza izenaz Sein, 1926ko abenduaren 16an sortua da, Pasaian (Gipuzkoa). 1927ko otsailean Donibane Lohizunera Diharce ontzijabearentzat lan egitera jin zen Mutrikuko (Bizkaia) arrantza ontziko mekanikari baten alaba da. Bi hilabete zituen, orduan. Sei haurreko (Koxe Basurco barne) familia batean hazi zen. 1954an, Manuel Sein "Xanpun" bertsolari ezagunarekin ezkondu zen. Bikotea Anttonieren burasoen etxean plantatu zen (Usotegia etxean, Courtade eta Xanpun karriken izkinan), aitak, 50 urteetan, bista osoki galdu baitzuen. Manuel Sein "Xanpun" hargin izan zen lehenik (ikasi zuen ofizioa), gero arrantzale, eta ondotik, Viviers Basques enpresa kudeantzan hartu zuen, bere emaztearen laguntzarekin. Anttoniek eta Xanpunek 4 haur ukan zituzten. Anttonie, 2002ko urtarrilaren 15az geroz alargun izanik, Donibane Lohizunen bizi da, ttipi-ttipitik, eta kai muturraren ondoko auzoalde horretan, 1934az geroz (zortzi urte zituen). Haren burasoak Mutrikukoak izanik, beren etxean gerla zibileko errefuxiatu anitz aterpetu zituzten ("Hemen, kontsulatua zen", dio). Ondotik, Anttoniek bizi kulturalean parte hartu zuen (Begiraleak dantza taldean, hogei urte arte, parrokian, bertsolarien munduan). Haren oroitzapenek balio handia dute XX. mendeko lehen erdiko Donibane Lohizuneren ezagutzeko.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Herria Elkarrizketatzaileak
1 170 170 - Anttonie Sein 2011-10-03 1:04:49 Donibane Lohizune Terexa Lekumberri

Pasarteak

# Izenburua Iraupena
1 Familia aurkezpena 0:03:14
2 Jatorriz hego Euskal Herrikoak diren arrantzaleen immigrazioa 0:01:27
3 Harrera eta aterpea, familia etxean eta Sangomar hotelan 0:03:10
4 Don Jose Migel Barandiaran eta Onaindia familia 0:05:47
5 Eskola Saint-Joseph-en, formakuntza profesionala eta kulturala Gure Etxean 0:03:52
6 Begiraleak dantza taldea 0:02:55
7 Antzerkia euskaraz Begiraleak elkartean 0:01:40
8 Begiraleak dantza taldearen osaketa 1944an 0:02:56
9 Begiraleak dantza taldearen errepertorioa eta emanaldiak 0:03:07
10 Begiraleak dantza taldea: Olaeta dantza maisua eta Zubeldia anai-arrebak 0:00:40
11 Gure Etxea : parrokiako kultura eta kirol gela 0:01:27
12 Kongregazionea 0:00:48
13 Donibane Lohizune sorterriko bere auzoaren bizia 0:05:41
14 Donibane Lohizune 1930-1940 urteetan: arrantza portu ttipi bat 0:00:52
15 Turismoa Donibane Lohizunen 1930-1940 urteetan 0:00:46
16 Bikote gaztearen plantatzea familia etxean 0:01:58
17 Manuel Sein Xanpun-en biografia 0:02:57
18 Xanpun bertsulari: hastapenak eta ikasketa 0:03:19
19 Ezteiak 0:01:07
20 Mattin, Xalbador, Azpillaga eta Uztapide bertsulari lagunak 0:01:43
21 Xanpunen ibilbide profesionala 0:08:05
22 Euskararen transmisioa eta erabilpena 0:05:32
23 Euskararen eta euskal kulturaren gainbehera 0:01:35

Ikus elkarrizketaren zati bat www.soka.eus webgunean.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.