Irakasbidea
Pantxika Telleriak dio bakoitzak gure dantzatzeko bidea atzeman behar dugula. Feldenkrais metodoa aurkezten digu. Denok badugu dantzaren ahalmena. Onartzea, erakustea, besterik da.
Norbere gorputzean zentratu behar da, sentsazio batzuk berriz aseguratu... bada eguneroko lanaren beharra.
Moshé Feldenkrais zientifiko eta kirolariak plantan ezarri zuen metodoa baliatzen du Pantxikak. Gizon hori zauritu zen. Bere zangoa berreskuratzeko, metodo bat eraiki zuen. Metodo hori etzanez bideratzen da. Etzanik, nerbio sistemak deskonektatzen du grabitateari buru egiteko behar duen indarra. Orduan, klasearen eramaileak mugimenduarekiko bide bat proposatzen du, soilik hitzen bitartez. Denok desberdinki interpretatuko dugu mugimendu hau. Mugimendu sinpleak dira, baina itxi ditugu, handitzean. Batzuetan patologiko bihurtu arte. Hor, gorputzari berriz bere bideak atzematea proposatzen zaio.
Pantxika beti saiatzen da interpreteak konfiantza giro batean ezartzera. Interpreteak ulertu duelarik konfiantza egiten zaiola, gai da edozein eskaera gainditzeko eta interpretazio maila eramanen du behar den punturaino.
Lekukoa(k): Pantxika Telleria
Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak
Bilduma: Euskal dantza
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri
Data: 2014-06-27
Iraupena: 0:05:07
Erreferentzia: 208-6
Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19AV1356
Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-1358
Gaia(k): Hezkuntza, Dantza eta transmisioa
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak
Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz), baita ere Baionako eta Paueko Departamenduko Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz.
ETALAB 2.0 lizentzia irekiak arautzen du hemen aurkezten diren Pirinio Atlantikoetako artxibotegiaren datu publikoen berrerabiltzea. Garrantzitsua da Pirinio Atlantikoetako artxibotegiarekin harremanetan jartzea beste edozein erabilpenarendako.