Luhusuko kabalkadaren dantzariak (Luhuso, 2023 © Jakes Larre)

Lekukotasun-bildumak

Euskal dantzaren urratsetan

Kultura

Euskaldunok gure kulturarekiko erakutsi dugun maitasunari esker, ohiturazko dantza errepertorio aberats eta ikusgarria gorde dugu. Euskara eta euskal dantza, horiek dira komunikatzeko, sentitzeko eta bizitzeko ditugun berezko lengoaiak. Euskal kultur erakundeak ELEKETA bilketaren karietara dantzaz bildu lekukotasun-zatiak agerian eman zituen, 2015ean, SOKA izeneko erakusketan. Hemen daude bilduak.

Pasarte eta muntaketa hautatuak

Play EKE video

Bralia : praktikaren uztearen arrazoiak

Jakes JARAGOYHEN , Battitte QUEHEILLE

3 min

Play EKE video

Musikariaren fama

Peio JAURY , Henri UHALDEBORDE

2 min

Play EKE video

Faustin Bentaberry-ren biografia

Michel AURNAGUE

18 min

Play EKE video

Euskal dantza gaur egun

Xabier ITÇAINA

12 min

Play EKE video

Faustin orkestra

Michel AURNAGUE

7 min

Play EKE video

Dantzarien eta musikarien saria

Jean-Louis ESTECAHANDY "Lulu Ibar"

3 min

Play EKE video

Léon Salaber

Arnaud BORDAÇARRE "Allandu"

7 min

Play EKE video

Karrika edo eszena artea

Marcel HARISTOY , Betti BIDART

4 min

Play EKE video

Ttun-ttun joile ezagunenak

Jean-Michel BEDAXAGAR

4 min

Play EKE video

Michel Labéguerie eta Jeannot Hillau

Marcel HARISTOY , Betti BIDART

1 min

Play EKE video

Marcel Errezarret apeza

Jean-Pierre RECALT

3 min

Play EKE video

Orok Bat-en sortzea

Jean NESPRIAS

4 min

Play EKE video

Donaixti-Ibarren barrikadak lehenengo gisan

Jakes JARAGOYHEN , Battitte QUEHEILLE

2 min

Play EKE video

Eskeak etxez etxe Azkainen

Adrien IRATZOQUY

5 min

Play EKE video

Ihauteri ohidurak Arbonan

Pierre ETCHELECOU

4 min

Play EKE video

Euskal dantza gaur egun

Xabier ITÇAINA

12 min

Play EKE video

Patrick Queheille "Kanpo" dantzaria: oinarrizko formakuntza

Patrick QUEHEILLE "Kanpo" , Margaita QUEHEILLE

4 min

Play EKE video

Eliza bestak Itsasun

Xabier ITÇAINA

4 min

Play EKE video

Altzürüküko maskaradak Donaixti-Ibarren: kontradantzak

Jakes JARAGOYHEN , Battitte QUEHEILLE

3 min

Play EKE video

Dantzan ikasten seminarioan

Émile LARRE

4 min

Play EKE video

Tradizioa galdezkatu: Xiru festibala

Michel ETCHECOPAR

4 min

Play EKE video

Beñat Galtxetaburu: mutxikoen berpiztearen aitzindaria

Peio JAURY , Henri UHALDEBORDE

2 min

Play EKE video

Nafarroa Behereko erregistroan berezitua

Marcel HARISTOY , Betti BIDART

2 min

Play EKE video

Emaztearen lekua maskaradetan

Ihitz IRIART

2 min

Play EKE video

Dantzak salbatu nau

Claude IRURETAGOYENA

4 min

Play EKE video

Besta behar dizugu dantzaren ondotik

Oihana LARRANDABURU , Maiteja ACCOCEBERRY

4 min

Play EKE video

12 urtetan Segundo Olaetarekin

Jean NESPRIAS

1 min

© Sébastien Husté Play EKE video

Etorkiren "Iguzki" bira

Philippe OYHAMBURU

5 min

Play EKE video

Dantza Xiberuan: emaztearen lekua

Graxiana CASTILLON

7 min

Play EKE video

Nesken kopurua Larraineko dantzarietan

Oihana LARRANDABURU , Maiteja ACCOCEBERRY

1 min

Play EKE video

Xiberutar dantza: emazteen lekua eta ekarpena

Germaine LECHARDOY , Jean-Fabien LECHARDOY

3 min

Play EKE video

Besta-Berri Heletan: emazteen lekua

Jean-Pierre CURUTCHET

4 min

Play EKE video

Gerezietako herriko bestak

Graxi MAYA , Laurent URRUTY

10 min

Play EKE video

Altzürüküko Xorrotx kantari ospetsuak

Jakes JARAGOYHEN , Battitte QUEHEILLE

1 min

Play EKE video

Mutxikoen praktika bizia Itsasun

Mattin ZUBIETA

3 min

Play EKE video

Dantza Luhuson 1950 hamarkadan

Jean-Pierre HARIGNORDOQUY , Laurent HARIGNORDOQUY

4 min

Play EKE video

Irakasbidea

Pantxika TELLERIA

5 min

Play EKE video

Hegoaldeko euskaldun dantzari profesionalek praktikatzen

Oihana LARRANDABURU , Maiteja ACCOCEBERRY

1 min

Play EKE video

Euskal kultura: transmisioa berriz pentsatzekoa

Dominika RECALT "Titika"

3 min

Play EKE video

Artistaren betekizuna

Mizel THÉRET

11 min

Play EKE video

1946 urteko maskaradak Barkoxen

Pierre ETCHEBARNE

3 min

Play EKE video

Dantza odolean dugu

Koldo ZABALA

5 min

Play EKE video

Bralia eta Braletik Jauztia

Jean-Michel BEDAXAGAR

2 min

Play EKE video

Jauzien estetika

Michel AURNAGUE

10 min

Play EKE video

Xiberutar dantzek Frantziako eta Europako dantzekin duten lotura

Claude IRURETAGOYENA , Jon IRURETAGOYENA

15 min

© Sébastien Husté Play EKE video

Emazteek beti dantzatu dute!

Philippe OYHAMBURU

2 min

Play EKE video

Tradizio azkarreko lekuak

Jean NESPRIAS

1 min

Play EKE video

Garaztarrak-etik Arrola-ra: 1969ko gertakaria

Marcel HARISTOY , Betti BIDART

4 min

Play EKE video

12 urtetan Segundo Olaetarekin

Jean NESPRIAS

1 min

© Sébastien Husté Play EKE video

Don Segundo Olaeta koreagrafo maisu

Philippe OYHAMBURU

1 min

Play EKE video

Arrola dantza taldearen sortzea

Jean-Baptiste BIDART "Kuxkurrio"

3 min

Play EKE video

Euskal dantza eta kantua Jatxuko Lurdes Euzko Aur-Etxean

Karmele LOPATEGI , Maria Rosa LOPATEGI , Arantza GOIKOETXEA

4 min

Play EKE video

Xiberutar dantzek Frantziako eta Europako dantzekin duten lotura

Claude IRURETAGOYENA , Jon IRURETAGOYENA

15 min

Play EKE video

Lotura Italiako Errenazimenduko dantzekin

Claude IRURETAGOYENA , Jon IRURETAGOYENA

7 min

Play EKE video

« Le point de principe » eta « la danse de principe » delakoak

Claude IRURETAGOYENA , Jon IRURETAGOYENA

5 min

Play EKE video

Transmisioa eta funtzio soziala

Jose CAZAUBON

15 min

© Sébastien Husté Play EKE video

Emazteen lekua

Philippe OYHAMBURU

2 min

Play EKE video

Beltzeriaren prediküa

Ferdinand MOROT MONOMI

2 min

Play EKE video

Beltzeriaren prediküa

Ferdinand MOROT MONOMI

2 min

Play EKE video

Komunikazioa gorputzetik

Margot FAURIE

6 min

Play EKE video

Euskal dantza gaur egun

Xabier ITÇAINA

12 min

Play EKE video

Euskara eta euskal kulturarekin harremana

Jean-Pierre HARIGNORDOQUY , Laurent HARIGNORDOQUY

4 min

Play EKE video

Atharratzeko Elgoyhen dantza eskola: irakasbidea

Dominique NICIBAR BÜRGÜBÜRÜ

5 min

Play EKE video

Germaine Lechardoy: bere aitaren dantza maisuak

Germaine LECHARDOY , Jean-Fabien LECHARDOY

3 min

Play EKE video

Don Segundo Olaeta

Jean NESPRIAS

2 min

© Sébastien Husté Play EKE video

Olaeta taldearen kopurua eta osaketa

Philippe OYHAMBURU

3 min

Play EKE video

Besta-Berri Donoztirin: desfilearen eta eliz-ospakizunaren protokoloa

Tristant LARRAMENDY , Jean-Louis ETCHEBERRY

12 min

Play EKE video

Dantzari familia: bere aitaren aita, Ferdinand Urruty

Graxi MAYA , Laurent URRUTY

11 min

Play EKE video

Piarre Etcheverry dantza irakaslea

Anbrox FRANCHISTEGUY

1 min

Play EKE video

Beñat Elgoyhen-en biografia

Dominique NICIBAR BÜRGÜBÜRÜ

1 min

Play EKE video

Germaine Lechardoy: bere aitaren dantza maisuak

Germaine LECHARDOY , Jean-Fabien LECHARDOY

3 min

Play EKE video

Patrick Queheille "Kanpo" dantzaria: oinarrizko formakuntza

Patrick QUEHEILLE "Kanpo" , Margaita QUEHEILLE

4 min

Play EKE video

1972ko toberak

Jean-Baptiste BIDART "Kuxkurrio"

5 min

Play EKE video

Xiberutar dantza: emazteen lekua eta ekarpena

Germaine LECHARDOY , Jean-Fabien LECHARDOY

3 min

Play EKE video

Bralia : Atharratzeko kantonamenduko praktika

Dominique NICIBAR BÜRGÜBÜRÜ

2 min

Play EKE video

Besta-Berri Donoztirin: dantza praktikak

Tristant LARRAMENDY , Jean-Louis ETCHEBERRY

1 min

Play EKE video

Besta-Berri Gerezietan

Graxi MAYA , Laurent URRUTY

13 min

Play EKE video

Gerezietan Besta-Berriren apailuak eta iragatea

Raymond MOUGICA , Aña Mari MOUGICA

8 min

Play EKE video

Dantzaren funtzio identitarioa

Marcel HARISTOY , Betti BIDART

3 min

Play EKE video

Betti Bettelu eta jauzien berpiztea

Claude IRURETAGOYENA

4 min

Play EKE video

Markatze ideologikoa eta gatazkak Goizeko Izarra-rekin

Michel GERMAIN , Yvette GERMAIN

6 min

Play EKE video

Kanborat heltzea ; dantzarien formakuntza baten sortzea gazte bilgunean

Margari HERRAN , Inès LARROULET , Henriette MIRAL

3 min

Play EKE video

Dantza korda

Xabier ITÇAINA

3 min

Play EKE video

Dantza jauzien ikasketa

Xemartin CAILLABA

19 min

Play EKE video

Dantza jauziak

Xabier ITÇAINA

3 min

Play EKE video

Iholdiko herriko bestak: dantzaldirik ez igandez

Anbrox FRANCHISTEGUY , Jean-Baptiste HÉGUY

4 min

Play EKE video

Erramun Mougica makilari

Raymond MOUGICA , Aña Mari MOUGICA

10 min

Play EKE video

Besta-Berri Gerezietan: desfilea eta prozesioa

Raymond MOUGICA , Aña Mari MOUGICA

18 min

Play EKE video

Maskarada: sinbolikaren galtzea

Jean-Pierre RECALT

5 min

Euskara eta euskal dantza, horiek dira Euskaldunek komunikatzeko, sentitzeko eta bizitzeko dituzten berezko lengoaiak. Hitzen bidez gorpuzten da euskara, gorputzaren bidez hitz egiten du euskal dantzak.

Play EKE video

Dantza odolean dugu

Koldo ZABALA

5 min

Play EKE video

12 urtetan Segundo Olaetarekin

Jean NESPRIAS

1 min

Play EKE video

Besta behar dizugu dantzaren ondotik

Oihana LARRANDABURU , Maiteja ACCOCEBERRY

4 min

Play EKE video

Dantzak salbatu nau

Claude IRURETAGOYENA

4 min

Play EKE video

Euskara eta euskal kulturarekin harremana

Jean-Pierre HARIGNORDOQUY , Laurent HARIGNORDOQUY

4 min

Play EKE video

Euskal dantza gaur egun

Xabier ITÇAINA

12 min

Play EKE video

Komunikazioa gorputzetik

Margot FAURIE

6 min

Zuberoak, euskal herrialde ttipiak, inoiz izan duen biztanle kopuru handiena hamar mila baino pixka bat gehiago izan da. Alta, ahultasun demografikoak ez du paregabeko garapen koreografikoa trabatu, aldaketa handiak ezagutu zituen XIX. mendean bereziki.

1909an, Charles Bordes musikariak (Hezkuntza Publikoko Ministerioak galdeginik, Euskal Herriko musika zaharrak biltzeko ardura zuenak) Zuberoako dantzaren hasiera ezin hobeki ulertu zuen. Horretaz ohartu zen: « bazirudien sustraiak XVII. eta XVIII. mendeetako antzerki dantzaren frantses ohituretan hartu zituela. Ohitura horiek, antzerkitik behialako erregimentuko dantza eskoletara mugitu ziren (…) ororen buru Euskal Herriko urruneko haran piriniotarretara iristeko. » Alabaina, XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendearen hasieran, frantses armadak bere behar propioetarako prestatzen zituen dantza maisuak. Soldadutza egiten zuten bitartean, zuberotarrek dantza urrats anitz ikasi zituzten, Zuberoako ohitura zaharrarekin nahasi zituztenak.

Play EKE video

Atharratzeko Elgoyhen dantza eskola: irakasbidea

Dominique NICIBAR BÜRGÜBÜRÜ

5 min

Play EKE video

Germaine Lechardoy: bere aitaren dantza maisuak

Germaine LECHARDOY , Jean-Fabien LECHARDOY

3 min

Play EKE video

Xiberutar dantzek Frantziako eta Europako dantzekin duten lotura

Claude IRURETAGOYENA , Jon IRURETAGOYENA

15 min

XIX. mendeko urrats zaluak ez dira Zuberoako dantzen ezaugarri bakarrak. Beste urrats batzuk, askoz ere zaharragoak eta beren gailurrean jakintsu gisa jotzen zirenak, han-hemenka agertzen dira, hauetarik zaharrenak Toinot Arbeau-ren « Orchésographie » dantza tratatuan (1589) aipatuak direlarik. Urrats horiek bigarren multzo koherente bat osatzen dute, Zuberoako eta beste euskal herrialdeetako ohituretan erabat sustraiturik. Aspaldi handiko dantza horiek, « branle » genero-izenpean ezaguturik, XVI. mendetik goiti erabiliak izan dira Frantzian. Ia denek ahantziak, branleek Euskal Herrian aurkitu dute loratzeko lurra, dantza berri gisa agertuz. Jean-Michel Guilcher-en arabera, « biziki aitzinatuak dira, Frantziako beste hainbat dantza folklorikorekin konparaturik, bai eta XVI. mende amaieran eta XVII. mende hasieran frantses gizarte osoan gehien egiten ziren branleekin alderatzen baditugu ere » (Jean-Michel Guicheren « La Tradition de Danse en Béarn et Pays Basque Français » - 1984).

Play EKE video

Bralia eta Braletik Jauztia

Jean-Michel BEDAXAGAR

2 min

Play EKE video

Jauzien estetika

Michel AURNAGUE

10 min

Play EKE video

Xiberutar dantzek Frantziako eta Europako dantzekin duten lotura

Claude IRURETAGOYENA , Jon IRURETAGOYENA

15 min

Dantza-maisuak, Maitres de danse edo Maestros de Danzar izenekin ezagutzen dira Berpizkundean eta Barrokoan gorteetako noble, jauntxo eta erret familiei dantzan irakasten zieten dantza irakasleak. Dantza-maisu horiek, dantzan irakasteko eredu sendo bat zerabilten, maisuetatik ikasleetara transmititua zena. Europa mendebaldeko gorte gehienetan izan ziren era honetako dantza-maisuak, eta XV, XVI eta XVII. mendeetan hainbat liburu idatzi zituzten dantzamaisu horiek beren dantza irakasteko azalpen eta metodo moduan. Domenico da Piacenza, Fabritio Caroso eta Cesare Negri italiarrak, Thoinot Arbeau frantsesa eta Juan Esquivel Navarro espainiarra aipa daitezke besteak beste. Beren dantza irakasmoldeak idatziz utzi zituztenei esker, dantzamaisuen sistema koreografiko eta pedagogikoa ezagutzeko aukera izan dute gaurko ikertzaileek. Dantza-maisuen artean, eskola, garai eta korronteen araberako aldaerak zeuden, baina sistema nagusi baten aldaeratzat har daitezke gehienak. Sistema horretan hiru mailatan (urratsak, aldairak, dantzak) oinarritutako eredu pedagogikoa ohikoa izan zen. Horrez gain, dantzarako prestutasun eta gorputzaren kolokazioari dagozkion irizpideetan, eta baita hainbat urratsetan antzeman daiteke sistemaren eragina.

Berpizkundeko dantza-maisuen errepertorioaren antzerako ezaugarriak aurki daitezke Europako zenbait dantza tradizionaletan. Halaxe antzeman dute ikertzaileek. Julia Sutton-ek idatzi zuenez: «Italiako dantza-liburuetako eta gaur egungo Balkanetako eta Greziako dantza urratsen artean dagoen antzekotasuna sendoegia eta agerikoegia da aintzat ez hartua izateko; baina antzekotasun argienak euskal dantzarien teknika bituosoan dago». Ingalaterrako morris dantzak, Espainiako Eskola Boleroa edo Errumaniako Calusari dantzak euskal dantzekin konparatuta antzekotasunak ageri dira. Eta ezaugarri komun horietako gehienak Berpizkundeko dantza-maisuen dantza sisteman aurki daitezke. Europako gorteetan dantza-maisuek jorratzen zuten errepertorio eta dantzaren didaktikaren aztarnak, XVIII. eta XIX. mendeko akademia militarretan, eta baita Juan Inazio Iztueta zaldibiarrak 1824an argitaratutako Gipuzkoako dantzei buruzko liburuan ere antzeman ditu Juan Antonio Urbeltzek.

Play EKE video

« Le point de principe » eta « la danse de principe » delakoak

Claude IRURETAGOYENA , Jon IRURETAGOYENA

5 min

Play EKE video

Lotura Italiako Errenazimenduko dantzekin

Claude IRURETAGOYENA , Jon IRURETAGOYENA

7 min

Aipatu gaien artean: XX. mende hasieran Ipar euskal herrian gainbeheran diren ohiturak, Euskal ballet eta abesbatza nazionala, Olaetaren eragina ipar Euskal Herrian, jatortasuna kezkagai...

Play EKE video

Tradizio azkarreko lekuak

Jean NESPRIAS

1 min

Play EKE video

Dantzaren funtzio identitarioa

Marcel HARISTOY , Betti BIDART

3 min

© Sébastien Husté Play EKE video

Olaeta taldearen kopurua eta osaketa

Philippe OYHAMBURU

3 min

Play EKE video

Don Segundo Olaeta

Jean NESPRIAS

2 min

Play EKE video

Euskal dantza eta kantua Jatxuko Lurdes Euzko Aur-Etxean

Karmele LOPATEGI , Maria Rosa LOPATEGI , Arantza GOIKOETXEA

4 min

Play EKE video

Arrola dantza taldearen sortzea

Jean-Baptiste BIDART "Kuxkurrio"

3 min

© Sébastien Husté Play EKE video

Don Segundo Olaeta koreagrafo maisu

Philippe OYHAMBURU

1 min

Play EKE video

12 urtetan Segundo Olaetarekin

Jean NESPRIAS

1 min

Play EKE video

Garaztarrak-etik Arrola-ra: 1969ko gertakaria

Marcel HARISTOY , Betti BIDART

4 min

Dantza tokiko gizartea eta bere hierarkien miraila da. Nafarroa Beherean, dantza luzean parte hartzea garai batez pagatzen zen, lekuaren arabera. Dantza jauzietan sartzeko ordena, Baztango mutil dantzetan bezala, denbora batez adin klase eta maila sozialaren arabera egiten zen. Dantza ordenu gizartearen metafora zen. Oztibarren, 1698an, ibarreko Gorte orokorraren biltzarraren egunean dantzaren irekitzeko eskubideak auzi bat sortu zuen Izurako juradoen eta Uharte-Hiriko baroiaren artean. Baionan, la Pamperruque zen, XIX. mende hasiera arte, pertsonalitate garrantzitsuen ohoretan ematen zen soka-dantza. Hiriko elite burges eta aristokratikoak zuen osatzen Pamperruque-a. Frangotan, barnealdetik jin arazten zituzten baita ere "euskal dantzari" multxoak. Emeki-emeki haatik, dantza protokolarioa hiritik desagertu zen. Barnealdean bizirik segitu zuen dantza korda, dantza luzea eta Zuberoako bralia edo branlearen bidez.

Play EKE video

Dantza korda

Xabier ITÇAINA

3 min

Play EKE video

Dantza jauzien ikasketa

Xemartin CAILLABA

19 min

Play EKE video

Dantza jauziak

Xabier ITÇAINA

3 min

Eliza besta anitzek beren alderdi zeremoniala azkartu zuten dantza erritualaren muinean sartuz. Dantzaren presentzia hauteman daiteke bereziki Besta-Berriko elizkizunetan, bai Ipar bai Hegoaldean. Oñatin zaindu dute dantza ziklo oso bat, Besta-Berriko parte sakratu eta profanoetan hedatzen dena. Iparraldean, Lapurdi barnealdeko eta erdialdeko Nafarroa Behereko herri bakar batzuetan oraindik dantzan ari den eskolta armatu batek Besta-Berrietako prozesioak laguntzen ditu. Ohorezko guarda hori Erregimen zaharreko foru milizien eta XIX. mendeko baserrialdeko guarda nazionalen oroitzapena da. Hegoaldean, dantzek herri, auzo edo ermitako sainduaren ohorez antolatu elizkizunak maiz laguntzen dituzte: bordon dantza Tolosan Jondonibanez, ezpata dantza Zumarragako Santa Maria ermitan, Muskildako santutegiko dantza zikloa Otsagabian, San Roke dantzak Deban, San Ferminetako ezpata dantza Lesakan, Aretxinagako dantzak eta Corteseko paloteadoak San Migeletan, Elurretako Ama Birjinaren arku dantza Lanestosan, eta abar luze bat.

Play EKE video

Iholdiko herriko bestak: dantzaldirik ez igandez

Anbrox FRANCHISTEGUY , Jean-Baptiste HÉGUY

4 min

Play EKE video

Erramun Mougica makilari

Raymond MOUGICA , Aña Mari MOUGICA

10 min

Play EKE video

Besta-Berri Gerezietan: desfilea eta prozesioa

Raymond MOUGICA , Aña Mari MOUGICA

18 min

Play EKE video

Gerezietan Besta-Berriren apailuak eta iragatea

Raymond MOUGICA , Aña Mari MOUGICA

8 min

Play EKE video

Besta-Berri Gerezietan

Graxi MAYA , Laurent URRUTY

13 min

Play EKE video

Besta-Berri Donoztirin: dantza praktikak

Tristant LARRAMENDY , Jean-Louis ETCHEBERRY

1 min

Play EKE video

Besta-Berri Donoztirin: desfilearen eta eliz-ospakizunaren protokoloa

Tristant LARRAMENDY , Jean-Louis ETCHEBERRY

12 min

Europar ikuspegi batetik, euskal dantza bere goi-mailako gradu teknikoarengatik bereizten da. Dantza ez da imitazio soilez ikasten ahal. Dantzari bilakatzen da maisu batekin ikasiz, dantza eskola batean. Formalismo tekniko hori ezagun da bereziki Zuberoako eta Gipuzkoako dantzetan, edo Bizkaiko soka dantzetan. Dantza luzaz izan da gazteriaren heziketa tresna, gogoaren eta gorputzaren disziplina bezala. Transmisioa, kasu batzuetan, erakunde formal batzuen baitan egiten zen, jesuiten kolegioetan bezala, baina dantza eskolak oroz gainetik herri mailan egituratzen ziren, dantza maisuen inguruan. Gipuzkoan, dantza maisuen leinu famatu bat J. I. Iztuetarekin (1767-1845) hasi zen, gaur egun arte. Zuberoan, 1870 eta 1914 artean, dantza eskolak egituratu ziren Atharratzen, Barkoxen edo Altzürükün armadatik sartu dantza maisuen inguruan. Azken hauek teknika arraberritu zuten dantza "sabanta" eta dantza jauzien aspaldiko hizkera elgarri lotuz.

Play EKE video

Beltzeriaren prediküa

Ferdinand MOROT MONOMI

2 min

Play EKE video

Patrick Queheille "Kanpo" dantzaria: oinarrizko formakuntza

Patrick QUEHEILLE "Kanpo" , Margaita QUEHEILLE

4 min

Play EKE video

Germaine Lechardoy: bere aitaren dantza maisuak

Germaine LECHARDOY , Jean-Fabien LECHARDOY

3 min

Play EKE video

Beñat Elgoyhen-en biografia

Dominique NICIBAR BÜRGÜBÜRÜ

1 min

Play EKE video

Piarre Etcheverry dantza irakaslea

Anbrox FRANCHISTEGUY

1 min

Play EKE video

Dantzari familia: bere aitaren aita, Ferdinand Urruty

Graxi MAYA , Laurent URRUTY

11 min

Euskal dantzaren historia egiterakoan, gizonezkoen dantzaren historia egin da maiz. Tarteka, emakume dantzarien aipamenak agertu dira, baina bitxikeria moduan hartu izan dira. Gizonezkoen aipamenak ugariago dira, ez alperrik gizonak posizio hegemonikoa izan du gizartean hainbat mendez, eta dantza erritual eta protokoloen bidez, besteak beste nagusitasun hori erakutsi eta sendotu izan du. Gure dantzaren historia berrikusi ahala agerian jartzen hasi da emakumeek ere dantzatu izan dutela. Hainbat testigantza dira horren berri ematen digutenak, jakinik gainera, ekitaldi ofizialetan, idatzizko arrastoa uzten duten horietan, gizonezkoek parte hartzen zutela, eta maiz, emakumeek dantzatu arren horren aztarna idatzirik ez dela geratu. Dantzatu du emakumeak, bai horixe. Debeku eta oztopo ugari jasan behar izan baditu ere, dantzatu du emakumeak. Aginte zibil eta erlijiosoak ahaleginak egin ditu emakume dantzaria plazatik ezkutarazteko. Elizgizon eta alkate, gotzain eta gobernadore, amorruz eta temati aritu dira plazan dantzari ziren emakumeen jarduna debekatu eta kanporatu nahirik. Dantzatu du emakumeak, baina makina bat debeku, oztopo, kanporatze, zigor eta eraso sufrituta.

© Sébastien Husté Play EKE video

Emazteen lekua

Philippe OYHAMBURU

2 min

© Sébastien Husté Play EKE video

Emazteek beti dantzatu dute!

Philippe OYHAMBURU

2 min

Dantzaren irakaskuntza eta plazaratzea elgarrekin kudeatzen dituzte gazteriak eta tokiko agintariek. Gazteria, erakunde bezala, luzaz osatu zuten mutil ezkongabeek. Haien gain zen dantza maisuaren eta soinulariaren (frangotan pertsona bera) deitzea. Ardura hori maiz bozen bidez hautatua zen talde batek hartzen zuen bere gain. XIX. mende hastapenean, Lapurdiko hainbat herritan, gazteek "tamburinaren elkarte" batzuk osatzen zituzten eta diru zerbait ematen zuten Bazkotik Abenduraino igandero joko zuen tamburin (xirula-ttunttuna) edo xiribikari baten ordaintzeko. Otsagabian, dantzariak Muskildako santutegiari eratxikiak dira. Eltziegon, Plazako Birjinaren zortzi dantzarietarik bakoitzak hiriko zortzi kofradietarik baten ikurra zeraman papoan. Busturialdean, "saragi mutilek" zuten bestaren antolaketaren, arnoaren eta txistulariaren pagatzearen ardura. Eskoriatzan, gaur egun oraindik, 18 urte betetzen dituzten urtean, "kintoak" dantzan ari dira plazan Santa Ageda kari. Zarautzen, "mutilardoek" dute oilasko biltzea egiten etxez etxe eta aurreskua dantzatzen.

Play EKE video

Transmisioa eta funtzio soziala

Jose CAZAUBON

15 min

Dantzek, batzuetan, satira soziala oinarritzat daukan antzerki genero bat laguntzen dute. Zuberoako maskaradak, buhami eta kauteren predikuekin, dimentsio satirikoa dauka. Iparraldeko ihauteri eta toberetako antzerkiak (tzintzarrotsak, asto lasterrak, libertimenduak, Zan pantzarrak, tobera mustrak, galarrotsak...) alegiazko auziak antzezten dituzte. Erriberako Kortes-en, paloteadoak laguntzen duen “dance”-ak badauka parte antzeztu bat (Pastorada), Mayoral, Rabadán (artzainburuak), aingeru eta deabruaren arteko elkarrizketa errimatu gisa iragaiten dena. Erdi Aroko mixterioen gisa, Pastoradak ongia eta gaizkiaren arteko borroka du irudikatzen, artetik bertsu satiriko eta garaikide batzuk (dichos) sartuz. Usaia horien irakurketak anitzak dira. Batzuentzat, aldi baterako segurtasun balbulak dira, behin errituala bururatu eta ororen buru ordenu soziala indartzen dutenak. Beste batzuentzat, aldiz, "ahots gabeek" daramaten gizarte ordenatuaren aurkako funtsezko kritika plazaratzeko moldeak dira. Usaia horiek, hasteko, jakin izan dute arraberritzen eta gaurko egoerari egokitzen.

Play EKE video

Beltzeriaren prediküa

Ferdinand MOROT MONOMI

2 min

Play EKE video

1972ko toberak

Jean-Baptiste BIDART "Kuxkurrio"

5 min

Itxura guzien arabera, soka dantza, ingurutxo, dantza luze edo branleen funtzio sinboliko bat zen jendeen (eta etxeen) arteko loturen plazaratzea. Berrizen (Bizkaia), andere ezkonduak gomitatuak ziren erregeletan parte hartzera San Pedro egunean, eta neska ezkongaiak Santa Ana egunean. Ordizian (Gipuzkoa), urtean ezkondu diren bikoteek soka dantza eskaintzen dute Santa Ana kari. Emazteek betidanik ukan dute eginkizun aktibo bat dantzan: edo dantza kordan nor sartuko zen erabakiz, Nafarroa Beherean bezala XIX. mendean, edo soka dantza berek gidatuz, Durangoaldeko zenbait herritan edo Lekeition bezala. Eltziegon (Araba), neska talde batek zuen, gerla zibila biharamunean, herriko dantza ziklo berezia zaindu. Neskek protokolozko dantzetan parte hartzea indartuz joan zen XX. mendearen bigarren partean: pastoraletan, maskaradetan, kabalkadetan, ihauterietan, eta, berrikiago, Gipuzkoako ezpata dantzetan.

Play EKE video

Xiberutar dantza: emazteen lekua eta ekarpena

Germaine LECHARDOY , Jean-Fabien LECHARDOY

3 min

Play EKE video

1946 urteko maskaradak Barkoxen

Pierre ETCHEBARNE

3 min

Dantzak luzaz sinbolikoki kudeatu ditu espazioen arteko harremanak: etxea, auzoa, herria, ibarra, probintzia. Dantzatzeko eskubidearen aitortzeak ohore egiten dio gomitatua den herriari. Ber-denboran protokoloak mugak non diren oroitarazten du. Iztuetak kondatzen du Gipuzkoako Goierriko auzapezek nola elgar gomitatzen zuten aldizka soka dantzaren eramateko. Iñaki Irigoienek azpimarratu du Bizkaian "erregela" dantzek irudikatzen zutela probintziako egitura instituzionala, elizate eta hiriaren arteko bereizketa bezala. Baztanen, mutil dantzetan parte hartzea luzaz ikusia izan da auzoen komunitatearen parte hartzearen sinbolo kasik juridiko bezala. Jauziak herrien artean antxeretan ezartzen dira oraindik Zuberoako pastoralaren hondarrean. Usaia hori garai batez hedatua zen Biarnoan eta Nafarroa Beherean ere, bereziki feria egunetan. Zuberoako maskaradan, barrikadek eta braliak ontsa irudikatzen dute gomitatzen duen eta gomitatua den herrien arteko harreman bikoitza, ohore eta desafioz josia.

Play EKE video

Bralia : Atharratzeko kantonamenduko praktika

Dominique NICIBAR BÜRGÜBÜRÜ

2 min

Play EKE video

Maskarada: sinbolikaren galtzea

Jean-Pierre RECALT

5 min

Play EKE video

Bralia : praktikaren uztearen arrazoiak

Jakes JARAGOYHEN , Battitte QUEHEILLE

3 min

Play EKE video

Donaixti-Ibarren barrikadak lehenengo gisan

Jakes JARAGOYHEN , Battitte QUEHEILLE

2 min

Erregulazio mekanismoek bilakaera desberdinak ezagutu dituzte, gizartearen aldaketen araberakoak. XIX. mende hondarretik aitzina, euskal kulturaren politizazioa dela eta, euskaltzaleek zenbait dantza hautatu zituzten ikusgarri batzuen menturan. Durangaldeko dantzari dantza prozesu horren bihotzean izan zen. Berrikiago, ahusagailuzko dantzak ere berreskuratu nahi izan dira. Berreskuratzea baino gehiago, testuinguru berri batzuk asmatuak izan dira, bereziki hirian. Iparraldean, kostaldean desagertzear zeuden dantza jauziak berriz abiarazi zituzten, Betti Betelu dantza maisuak bultzaturik. Lapurtarrak elkarteak Lapurdiko ihauteria arrabultzatu zuen halaber. Dantza jauziak gero eta gehiago eman dira azken urte hauetan, erranahiaren aldaketa haundi batzuekin. Anitzentzat, dantza euskal kulturan lehen urrats baten emateko aukera bilakatu da.

Play EKE video

Betti Bettelu eta jauzien berpiztea

Claude IRURETAGOYENA

4 min

Play EKE video

Markatze ideologikoa eta gatazkak Goizeko Izarra-rekin

Michel GERMAIN , Yvette GERMAIN

6 min

Play EKE video

Kanborat heltzea ; dantzarien formakuntza baten sortzea gazte bilgunean

Margari HERRAN , Inès LARROULET , Henriette MIRAL

3 min

Ohitura dantzatuen erranahia interpretazioaren lau haizetara irekia da. Ihauteri eta kabalkada anitzek (Thierry Truffaut-k Lapurdin aztertu zituenak edo Antton Lukuk Nafarroa Beherean), pertsonai desberdinen arteko barne tentsio bat irudikatzen dute: bolantak eta zirtzilak, kaxkarotak eta maskak, jaun andere esposak eta hartza, gorrieria eta beltzeria, eta abar. Bertze erritual batzuek, Antzuolako Moroaren alardea edo Zuberoako pastorala bezala, mauro edo turko eta girixtinoen arteko oposizio klasikoa dute antzezten. Kasu batzuetan, dantzari "ederren" buru bada pertsonai bikoitz bat, aitzindariarena bezainbat eroarena egiten duena (Bobo-a Otsagabian, Katximorroa Araban). Batzuek, antropologia klasikoa segituz, oposizio horietan ikusten dute negua eta primaderaren arteko liskarra. Bertze batzuek klase irakurketa bat egiten dute, kategoria sozialen arteko harremanen antzezpena ikusiz. Bertze irakurketa batek oposizio bikoitz horiek galdezkatzen ditu, azpimarratuz bitarteko pertsonai anitz badirela maskarada desberdin horietan. Irakurketen aniztasunak, gisa batez, ohiturak iraunarazten ditu, bakoitzak nahi eta behar duena ikusten duelakotz.

Play EKE video

Eskeak etxez etxe Azkainen

Adrien IRATZOQUY

5 min

Play EKE video

Ihauteri ohidurak Arbonan

Pierre ETCHELECOU

4 min

Dantza batzuk oinarri koreografiko eta musikal irregularretan oinarrituak dira, J. A. Urbeltz-ek "laberintikoak" deitu egiturak sortuz.

Berezitasun hori aurki daiteke Euskal Herri eta Bearnoko dantza jauzietan, Baztango mutil dantzetan, Gipuzkoako soñu zaharretan eta Durangaldeko erregeletan. Genero desberdin horien arteko ahaidetasunak ezagunak dira.

Lapurtarrak jauziaren arrastoak aurki daitezke, adibidez, Gipuzkoako Kuarentako erregela soinu zaharrean.

Eraikuntza melodiko horiek, J.-M. Guilcher eta M. A. Sagasetak erakutsi duten bezala, galdera anitz altxatzen dituzte. XVII-XVIII. mendeetan modan ziren doinu batzuetarik abiatzen dira, eta ekai hori garatzen dute modu asimetriko batean, baina dantza osoari batasun zerbait emanez. Baliteke dantza horiek eginak izan daitezen memorio desafio gisa, dantza osorik emaiteko gai zen gazteriaren ohoretan. Dantza horien izenek, bertzalde, bertze ikerketa mundu bat zabaltzen dute.

Play EKE video

Euskal dantza gaur egun

Xabier ITÇAINA

12 min

Play EKE video

Patrick Queheille "Kanpo" dantzaria: oinarrizko formakuntza

Patrick QUEHEILLE "Kanpo" , Margaita QUEHEILLE

4 min

Dantza eta soinularien kondenak elizgizonen partetik ezin kondatuak ziren, Axular barne, XVII. mendetik aintzina.
XVIII. mendean, Daguerre apezpikua bihurtuko zen Larresoroko seminarioaren sortzailearen eraginez, hainbat soinularik beren tresnak erre zituzten.
Daguerre berak haatik gizon gazteen dantza baimentzen zuen herriko besta eta ihauteri kari.
Dantza jauziak, dantza luzea, eta "mauresque" -hain segur gaurko kaxkarot martxaren arbasoa– onartzen zituen, ez zirelako "lizunak".

Apezek dantza eta soinuarekin ukan zuten harreman konplexu horrek berant arte iraun zuen. Atharratzen 1832an, Etchart-Tiraz bikarioak Garat soinulariaren ehorzketetan prediku bortitz bat eman zuen: "deitora ezazue infernuan jada erretzen ari den arima hunen bilakaera; madarika ezazue betikotz soinularien ofizioa". Jendea oldartu zitzaion apezari prediku horrengatik.

Hegoaldean bezala, Iparraldeko apez batzuek dantza kondenatzen zuten orohar, bertze batzuek aldiz bereizketa zehatzagoak egiten zituztelarik.
1679an Donibane Lohitzunetik barna pasatzen zela eta, John Locke filosofoa ohartu zen Pariseko Parlamentuak hainbat elizbarrutitan ezeztatu zuen usaia oraindik bizirik zegoela Lapurdin: apezak dantza irekitzea bere lehen meza eman eta.
Apez berriaren aitzineko apeza dantzaren gomitatu nagusia bilakatzen zen, eta "dantzaldiaren errege".
Bidador-ek erakutsi du usaia hori Hegoaldean ere indarrean zegoela. XIX. mende hondarrean oraindik, Lhande-n arabera (1877-1957), apezek oraindik dantzaldia irekitzen zuten Zuberoan, Muneñen edo Mutxikoen lehen puntuak emanez. Haien ondotik sartzen ziren dantzan etxeko nagusi zaharrak, nagusi gazteak eta, azkenik, seme gazteenak. Lehengo Eskualdunak zer ziren (1889) liburuan, Michel Elissamboure-k jarrera bikoitz hura silogismo adierazgarri batez laburtu zuen: (a) dantza guziak kondenagarriak dira; (b) euskaldun jauziak ez dira dantzak; (c) euskaldun jauziak zilegi dira. Etnizitateak zuen moralitatea segurtatzen.

Play EKE video

Eliza bestak Itsasun

Xabier ITÇAINA

4 min

Play EKE video

Altzürüküko maskaradak Donaixti-Ibarren: kontradantzak

Jakes JARAGOYHEN , Battitte QUEHEILLE

3 min

Apezgoak dantzari buruz zeukan jarrera emeki-emeki aldatuz joan zen, bai Hego, bai Iparraldean XX. mendean zehar, bi fenomenoren bateratzearen ondorioz.
Alde batetik, euskaltzaletasunaren politizazio berriak, honen aldaera guzietan harturik (erromantikoa, karlista, abertzalea, liberala, errepublikarra,...), eragile kulturalak, apezak barne, eraman zituen tradizioan zenbait elementu hautatzera eszenatoki eta talde folklorikoentzako eredu berri baten eratzeko.
Bertzalde, Elizak parropietako dantza taldeen garapena sartu zuen bere gizartearen egituratze estrategia orokorrean, oroz gainetik 1920tik aitzina, bai Hego, bai Iparraldean.
Ezpeletako klarineta joile bat, 1905ean eskumikatua dantzaldietan jotzeagatik, 1932an bikarioak berriz deitu zuen gazteriari dantza erakuts zezan.
Folklorizazioak bide desberdinak hartu zituen, batzuetan dantzaren oinarrizko erroetarik urrunduz, bertzetan hurbilago egonez.

Play EKE video

Dantzan ikasten seminarioan

Émile LARRE

4 min

Play EKE video

Tradizioa galdezkatu: Xiru festibala

Michel ETCHECOPAR

4 min

Play EKE video

Orok Bat-en sortzea

Jean NESPRIAS

4 min

Play EKE video

Marcel Errezarret apeza

Jean-Pierre RECALT

3 min

Dantza jite xumeko soinulariek luzaz lagundu dute.
Hegoaldean berdin Iparraldean, Erregimen Zaharrean eta, batzuetan, XX. menderaino, "tamburinak" soinulari profesional, erdi-profesional, edo ofizialeak (zurgin, ehule, arotz, eiherazain, zapatagin,...) ziren. Laborari eta lur jabe guti.
Soinulari anitz agota auzoetatik heldu ziren: Arizkuneko Bozate, Baigorriko Mixelena, Anhauzeko Xuhitoa.
Batzuk buhameak ziren. Haien arbasoer dantza publikoan parte hartzea luzaz debekatua izanik ere, soinulari horiek leku berezi bat bazuten. Dantza eta soinuaren jakitatearen jabeak ziren, dantzaren kalitatea segurtatzen zuten, baina gazteriaren buruzagien menpe geldituz ("danbolinausiak" edo "soinu mutilak").
Dantza maisu-soinulariaren figurak XX. mendea arte iraun zuen, bertzeak bertze Alejandro Aldekoa bezala Berrizen, edo Maurizio Elizalde bezala Baztanen.

Soinulariaren estatutu soziala aldatu zen toki eta garaien arabera.
Baionak bazuen XVII-XVIII mendeetan soinulari korporazio bat, eta tamburin joleak, beren usaiazko betebeharretaz gain, tresna "sabantekin" nahasten ziren noiz behinka.
Baina "tamborilero" edo "txuntxunero"-aren figura, gero "txistulari" bihurtu zena, oroz gainetik Hegoaldean erakundetua izan zen, udal mailan bereziki. Mikel Aramburu eta Karlos Sánchez Equiza-k erakutsi dute hasiera batean foralismoak eta Ilustrazioaren eraginak eta, ondotik, erromantizismoak zutela txistulariaren erakundetzea bultzatu. Hirietako txistulariek, beren ohidurazko ofizioez gain, tresna egokitu (eta eztitu) zuten saloi eta kontzertu errepertorio berrietarako.
Nafarroan, gaitak gisa bereko modernizazio prozesua ezagutu zuen XIX. mendean, batez ere Julián Romano (1831-1899) eta Lizarrako gaita eskolari esker.
Iparraldean, herri soinulariak erakundetze eta modernizatze mugimendu horretatik aparte gelditu ziren, beren funtsezko ofizioa mantenduz dantzari dagokionez.

XIX. eta XX. mendeak herri kulturaren politizazio garaiak izan ziren Hegoaldean berdin Iparraldean, ideologia desberdin batzuek bultzaturik. Soinulariaren itxuraren irakurketak ere anitzak ziren garai hartan.
Euskaltasunaren ikurra bihurtu zen txistua, eta abertzalegoaren gorakadarekin garrantzi berezia hartu zuen Hegoaldean XX. mende hastapenean. Euskal herriko txistularien elkarteak, 1927an sortuak, ezagupen hori indartu zuen.
Iparraldean, xirula eta ttunttunak ez zuten gisa bereko interesik sortu, eta apalduz joan ziren. Lore jokoek xirula eta dantza jauzi lehiaketak eskaintzen zituzten 1920 arte, baina ez zen aski. Kobre eta esku soinuaren parean, sokekilako ttunttuna emeki emeki desagertu zen Lapurdin eta Nafarroa Beherean –salbu Amikuzen– 1914 aitzin.
Xirula bigarren mailako tresna bihurtu zen, salbu Zuberoan, non jite azkarreko soinulari bati esker, Atharratzeko Lexarduart (1866-1938), xirulak ihardoki baitzuen.
Arrabita edo xirribika, behar bada euskaltzaleentzat aski "euskalduna" ez baitzen, emeki emeki isildu zen. Esku soinuak zuen gaina hartu, eta errepertorioaren parte bat arraberritu ere.
Hegoaldean, XIX. mende hondarrean heldu zen trikititxa diatonikoa nagusi bihurtu zen dantza solterako.

 

 

Play EKE video

Musikariaren fama

Peio JAURY , Henri UHALDEBORDE

2 min

Play EKE video

Beñat Galtxetaburu: mutxikoen berpiztearen aitzindaria

Peio JAURY , Henri UHALDEBORDE

2 min

Play EKE video

Michel Labéguerie eta Jeannot Hillau

Marcel HARISTOY , Betti BIDART

1 min

Play EKE video

Ttun-ttun joile ezagunenak

Jean-Michel BEDAXAGAR

4 min

Play EKE video

Karrika edo eszena artea

Marcel HARISTOY , Betti BIDART

4 min

Play EKE video

Léon Salaber

Arnaud BORDAÇARRE "Allandu"

7 min

Play EKE video

Dantzarien eta musikarien saria

Jean-Louis ESTECAHANDY "Lulu Ibar"

3 min

Play EKE video

Faustin orkestra

Michel AURNAGUE

7 min

Play EKE video

Euskal dantza gaur egun

Xabier ITÇAINA

12 min

Play EKE video

Faustin Bentaberry-ren biografia

Michel AURNAGUE

18 min

Play EKE video

Nafarroa Behereko erregistroan berezitua

Marcel HARISTOY , Betti BIDART

2 min

Gizartean oro har, politikan, lan-munduan, emakume eta gizonek eskubide eta aukerak berdintasunean izateko urratsak ematen ari dira azken hamarkadetan. Zenbait alorretan, dantza tradizionalean adibidez, beste eremu batzuetan baino motelago bermatzen ari dira emakumeen eskubideak. Tradizioaren aitzakian, dantzak zentralitatea hartzen duen eremuetan ohikoa da oraindik gizonezkoak nagusi izatea eta emakumea baztertzea.

Genero bakoitzak duen aktibitate maila eta protagonismoa konparatuz gero azaleratzen den kontraesana argia da. Parte hartzaile kopuruei erreparatuz gero, eta bereziki jarduera ludikoetan eta transmisiorari lotutakoei begiratuta, nabarmena da nagusi direla emakumeak. Baina dantzaren alorrean gutxiengoa izan arren, ikuskizun, erritual eta adierazpen sinbolikoetan gizonezkoek beren posizio hegemonikoari eusten diote, eta asko dira emakumerik onartzen ez duten tradizio koreografikoak.

Baina zerbait aldatzen ari da XXI. mendearen lehen zati honetan. Luzaroan gizonezkoek monopolizatu dituzten zenbait tradiziotan emakumeak hasi dira parte hartzen gizonezkoekin batera. Dantza gehienak generorik gabeko dantzak direla agerian jarri dute gizon-emakume horiek, eta erritualak osoago, ederrago eta justuago direla parekidetasunean egiten direnean.

Play EKE video

Emaztearen lekua maskaradetan

Ihitz IRIART

2 min

Play EKE video

Dantza Xiberuan: emaztearen lekua

Graxiana CASTILLON

7 min

Play EKE video

Nesken kopurua Larraineko dantzarietan

Oihana LARRANDABURU , Maiteja ACCOCEBERRY

1 min

Play EKE video

Xiberutar dantza: emazteen lekua eta ekarpena

Germaine LECHARDOY , Jean-Fabien LECHARDOY

3 min

Play EKE video

Besta-Berri Heletan: emazteen lekua

Jean-Pierre CURUTCHET

4 min

Dantzak ba al du adinik? Noiz hartu erretreta dantzatik? Adinean aurrera doazen hainbat dantzari ikusi eta entzunda esan liteke ezetz. Izan ere, adinean aurrera egin ahala orduan eta onuragarria gertatzen zaigu dantza egitea. Adinarekin gorputzak malgutasuna eta indarra galtzen ditu, baina beste dohain batzutan, gure gorputzaren eta dantzaren beraren ezagutzan adibidez, aurretik amestu gabeko mailara iristen gara. Inoiz ez gara zaharregiak dantzarako, dantza ume, gazte, heldu eta zaharrena baita, nor bere gorputzaren neurrian.
Are gehiago. Dantza zahartzaro osasuntsua izaten laguntzeko tresna aparta da. Gorputza eta burua sasoian izaten laguntzen du dantzak, adin bakoitzera egokitutako dantza ariketa fisiko eta mental paregabea gertatzen da.
Asko dira dantzak gugan eragiten dituen onurak: gure gorputza osatzen duten gihar eta artikulazioen erresistentzia, indarra eta malgutasuna lantzen ditu. Gure gorputz atalen kontzientzia eta kontrola eskaintzen digu. Gure adimena hobetzen du, besteak beste, espazioaren pertzeptzioa, koordinazioa, psikomotrizitatea eta erritmoa sendotuz.
Eta hori guztia... dantzak eskaintzen digun plazer harrigarriaz gozatuz. Dantzatuz!

Play EKE video

Gerezietako herriko bestak

Graxi MAYA , Laurent URRUTY

10 min

Play EKE video

Altzürüküko Xorrotx kantari ospetsuak

Jakes JARAGOYHEN , Battitte QUEHEILLE

1 min

Play EKE video

Mutxikoen praktika bizia Itsasun

Mattin ZUBIETA

3 min

Play EKE video

Dantza Luhuson 1950 hamarkadan

Jean-Pierre HARIGNORDOQUY , Laurent HARIGNORDOQUY

4 min

Play EKE video

Irakasbidea

Pantxika TELLERIA

5 min

Play EKE video

Hegoaldeko euskaldun dantzari profesionalek praktikatzen

Oihana LARRANDABURU , Maiteja ACCOCEBERRY

1 min

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.