Atun arrantza peita biziarekin
Peita, inguruko sareekin (bolintxa) arrantzatzen zena gauaz, gehienetan txitxarro ttikia zen baina ere sardina edota antxoa. Bizirik atxikitzen zen biberoetan.
Egunaz, atunketa abiatzen ziren mariñelak. Bistaz edo zundarekin arraina ikusi ondoan, itsasgizon batek beita botatzen zuen. Atuna ontzira hurbildu orduko, hasten ziren seskarekin harrapatzen, tartean arraina amuan emanez. Atuna banan-banan bizirik altxatua zen, txirritua erabiliz edo kroka, pisuaren arabera.
Lekukoa(k): Xabier Martiarena
Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak
Bilduma: Euskal itsas ondarea
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri
Data: 2010-09-02
Iraupena: 0:03:24
Erreferentzia: 92-18
Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 18AV753
Gaia(k): Atuna, Arrantza teknikak, Arrantzaleak
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak
Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz), baita ere Baionako eta Paueko Departamenduko Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz.
ETALAB 2.0 lizentzia irekiak arautzen du hemen aurkezten diren Pirinio Atlantikoetako artxibotegiaren datu publikoen berrerabiltzea. Garrantzitsua da Pirinio Atlantikoetako artxibotegiarekin harremanetan jartzea beste edozein erabilpenarendako.