Gaur egun, gazteen inplikazioa kultura ekintzetan

Lekukoa(k): Graxiana Castillon

Ez dizut ezetz erranen, horretan ari naiz eta! Bai Xiberoko ia herri guztietan bada dantza eskola bat, irakasle eta ikasle andanarekin, sorkuntza asko egiten dira ere eta horrek bultzatu ditu gazteak azken urteetan, gogoa piztu zaie ikusiz zer egin daitekeen, bai ikusgarri tradizionaletan edo sorkuntzan,  gauza xumeak lagun artean edo ikuskizun handiagoak ere. Urtero ere badira maskarada, pastorala, urtero herri batek bere gain hartzen du hitzordu handi horien antolakuntza, karraskan lan eginez, kantak, dantzak ikasten, jantziak prestatzen eta horrek bultza zerbait ematen du beti. Beti bada norbait ideia polit batekin heldu eta hop! lagun artean muntatzen dugu. Anitz gara hemen lurralde honen alde, gauzak bultzatu nahi ditugunak.


Lekukoa(k): Graxiana Castillon

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2021-07-20

Iraupena: 0:02:08

Erreferentzia: EKL-24-EKL 24-6

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: EKL 24-6

Gaia(k): Kultura


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.