Zuzeneko emanaldiei buruz

Lekukoa(k): Antton Larrandaburu

"Musikaz elikatzeko manera aldatu da azken belaunaldietan. Ni Hazparneko besta komitean ari naiz eta talde zinez onak ekarrarazi ditugu bestetan, eta ez zen inor aitzinean. Jendeak agian nahiago du Spotify bezalakoetan ibili eta nahi duten musika entzun. Kontzertu batean ez duzu kontrolagailurik musika hautatzeko. Gazteria usatu da dena menperatzera, nahi duten guztia, nahi duten momentuan egitera. Halere oraindik bada kontzertuak gustuko dituen publikorik. Berri Txarraken Iruñeko kontzertuan egon nintzen eta bertako giroa ikusteak eta areto hori bizpahiru aldiz bete zutela jakiteak on egiten du. Musikari bezala ere zuzenekoak maite ditut, ez da gauza bera bakarrik jotzea edo publiko aitzinean egotea, jendea kantarazteko, begiradak trukatzeko, maite dut giro hori. Galtzen bada ere, oraindik bada gaztetxeetan ibiltzeko parada, sekulako lana egiten dute eta zinez eskertzekoa da. Ni beti egonen naiz kontzertuak egiteko motibatua."


Lekukoa(k): Antton Larrandaburu

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-10-13

Iraupena: 0:02:13

Erreferentzia: EKL-19-12

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-19-12

Gaia(k): Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.