Bere ibilbidea

Lekukoa(k): Pantxix Bidart

Bretainiara joan nintzen garai batez, eta errango nuke hor gertatu zela bihurgune bat. Han ere kantatzen hasi nintzen. Antzerki talde baten lehen parteak egiten nituen, baina folk akustikoan batez ere. Errebelazio bezalako zerbait gertatu zitzaidan momentu hartan.

Euskal Herrirat itzultzean, rock eszenatokia erabat utzi eta folk munduan murgiltzen hasi nintzen. Elaudi taldea sortu genuen eta hamar urtez ibili ginen. Gero haustura handi bat izan zen. Dena utzi nuen. Sei urteko pausa luze bat egin nuen musikagintzatik urrun. Orain berriz itzuli naiz eta beti bezala proiektu ezberdinetan nabil ber denboran. « Anitz ari eta gutxi ageri » batek dioen bezala.

Aurten, bidea bukatu dute ari nintzen talde ezberdinek. BBAX taldea bukatu da besteak beste. Izan ere, Covid krisiak bururaino eraman du sistema bat, mugaraino, eta guk ere muga horretan gelditu dugu proiektua. Orain beste polifonia proiektu bat abiatu dugu sei kantariren artean; hemendik Marie eta ni, Xiberotik Claudine Harancet eta Kattin Inchauspe, Hernaniko Ander Barrenetxea eta Bilbotik Ibon Errege. Orduan erran dezakegu euskal polifonia talde bat osatzen dugula, A! izenez abiatzen duguna. Momentu honetan ari gara soinua atzematen taldearentzat. Izan ere, polifonian inportantea da taldearen soinua topatzea. Gero hasiko gara emanaldiak eskaintzen.

Ondoan, Astafforten egon naiz duela gutti, Francis Cabrel kantariak antolatzen dituen artisten formakuntza saioetan, kantuen idazten ikasteko. Esperientzia biziki polita izan da. Izan ere, Okzitandarrak, Korsikarrak eta nire iritziz, biziki musikari finak eta nire gustukoak ezagutu ditut bertan. Beraz Okzitaniako artista batekin proiektu bat muntatzea erabaki dugu, formatu sinple batean; hark pianoa, gitarra eta akordeoia jotzen ditu. Beraz musikari osoa da, eta elkarrekin ariko gara.


Lekukoa(k): Pantxix Bidart

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2023-04-01

Iraupena: 0:03:39

Erreferentzia: EKL-33-EKL 33-3

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 33-3

Gaia(k): Kultura, Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.