Harremana itsasoarekin

Lekukoa(k): Nahia Zubeldia

"Itsasoa beti hor ukan dut. Orain badu hamar bat urte Hazparne, Lekorne aldean bizi naizela eta egia da falta zaidala. Ttikitatik eta haurtzaroan ere beti itsasoan egoten ginen. Osaba bat badut ere itsasontziz anitz ibiltzen dena eta udan harekin joaten ginen Bretainiara, emaztea bertakoa izanik; han itsasontziz, uhartez uharte ibiltzera. Hendaiatik Bermeora ere joaten ginen eta horrelako ateraldi anitz egin ditut. Ez naiz nabigatzailea baina maite dut itsasoan, urpean egotea, itsasontziz ibiltzea, zure herria beste ikuspuntu batetik behatzeko aberastasun hori ukaitea, eta itsasontzian, denbora ere nola aldatzen den bizitzea. Lehorrean egotetik ur gainean izatera, denbora arras ezberdina da, uretan, estimulu askoz gutxiago duzu eta irudi du denbora gelditzen dela, zu hor zaude. Belaontzian egoteak badu meditazio kutsu bat pixka bat niretzat."


Lekukoa(k): Nahia Zubeldia

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-12-15

Iraupena: 0:01:41

Erreferentzia: EKL-20-3

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-20-3

Gaia(k): Itsasoa


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.