Besta-Berri Heletan: emazteen lekua

Jean-Pierre Curutchet-ek dio emaztea Euskal Herriko zimendua dela, emaztearen lekua dantzan edozein izanik ere. Etxekoandreak du betidanik atxikia eta azkartua Euskal Herria eta euskal etxea. Gizonek eta emazteek ez dituzte leku berak. Haatik badakite beren lekuen hartzen emazteek ere. Besta-Berriz, Armendaritzen, neska batzuk sartzen hasiak dira, soldadoz beztitua eta hola. Lehenago, emazteek jostun lanak egiten zituzten.

Bestalde, etxeetan ere, emazteak etxekoandre titulua ez du ustegabetarik, zeren eta atea pasatuz geroz, etxekoandrea baita etxe guziaren jaun eta jabe. Etxekoandreek, atxikia, salbatua, emendatua eta azkartua baitute Euskal Herria eta euskal etxea. Jean-Pierre Curutchet euskal etxeari atxikia zaio. Zeren eta etxea ez bada maite, ez da kartierra maitatzen ahal. Eta etxea eta kartierra ez badira maite, ez baita herria maitatzen ahal. Eta horiek hiruak ez badira maite, ez baita Euskal Herria maitatzen ahal. Zeta hariz josiak behar litezkeen gauzak dira. Eta zimendua zer da? Etxekoandrea da. Hark bere haurrak eta ingurukoak biltzen ditu eta hark azkartzen.


Lekukoa(k): Jean-Pierre Curutchet

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Euskal dantza

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri

Data: 2013-05-30

Iraupena: 0:03:38

Erreferentzia: 185-19

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19 AV 833

Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-835

Gaia(k): Emaztea, Ospakizunak, Eliza-ohiturak, Eliza-ospakizunak


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz), baita ere Baionako eta Paueko Departamenduko Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz.
ETALAB 2.0 lizentzia irekiak arautzen du hemen aurkezten diren Pirinio Atlantikoetako artxibotegiaren datu publikoen berrerabiltzea. Garrantzitsua da Pirinio Atlantikoetako artxibotegiarekin harremanetan jartzea beste edozein erabilpenarendako.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.