-
|
- Euskara
Jean-Pierre Curutchet
1937
Afiliazio herria:
Heleta
Jean-Pierre Curutchet, 1937ko otsailaren 19an Heleta Iturburuan sortua, sei haurretarik zaharrena da.
Lehen irakaskuntza Heletan segitu zuen, lehenik herriko seroren eskolan, 7 urte arte, eta gero mutikoen eskola publikoan. Ikasteko tirria guti zuela oharturik, burasoek Belokeko fraide beneditarren barnetegira igorri zuten (1948ko irailetik 1950eko ekainera). 1950ean herrira itzuli zen zertifikataren pasatzeko, eta laborantza ikasi zuen, hiru urtez (1951-1954), asteazken arratsalde guziz, herriko apezak eman kurtsoei esker. Jean-Pierrek 28 urte zituen haren aita supituki hil zelarik. Soldadugoa (1957-1959) egin eta, familiaren etxaldean plantatu zen, behin betiko.
Bere herrian, Jean-Pierrek antzerki talde bat sortu zuen. Dozena bat urtez, Telesforo de Monzonen eta Piarres Larzabalen antzerkiak eman zituzten. Gainera, hamar urtez, taula zuzendari izan zen, Baigorrin, Mongabure apezak galdeginik. Bere emaztea han ezagutu zuen eta 1968an ezkondu ziren. Hiru haurren aita da. Jean-Pierre Curutchet Euskaltzaleen Biltzarra elkarteko kide izan zen 1960tik 1990 arte. Jean-Pierrek bere aitatxirekin, Elorria etxeko Piarres Iriarterekin, bai eta berak bakarrik ikasi zuen dantzan. Ttipi-ttipitik, Heletako Besta Berrin parte hartu izan du. Besta Berrin hainbat kargu izan ondoan, gaur egun zeremonia buruzagia da. Euskal kantu anitz ere ezagutzen ditu.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | MB-43 | Etcheverry anaiak | 1974 | 0:16:07 | Maite Barnetche | |
| 2 | MB-50 | Jean-Pierre Curutchet Heletako laboraria | 1974 | 0:15:59 | Maite Barnetche | |
| 3 | MB-165 | Merkatu komuna eta Espainia | 1980 | 0:15:12 | Maite Barnetche | |
| 4 | MB-239 | Heletako feria | 1984 | 0:15:06 | Maite Barnetche | |
| 5 | MB-248 | "Hazparneko anderea" antzerkia – 1. partea | 1984 | 0:15:44 | Maite Barnetche | |
| 6 | MB-249 | Hazparneko anderea – 2. partea | 1984 | 0:16:14 | Maite Barnetche | |
| 7 | 185 | 185 - Jean-Pierre Curutchet | 2013 | 2:01:39 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Heletako eta Habia kartierreko etxeen eboluzionea (XVI-XVII.mendeak) | 0:02:12 | |
| 2 | Erritualak Heletan | 0:08:23 | |
| 3 | Jean-Pierre Curutchet: aurkezpena | 0:01:03 | |
| 4 | Heletako pabillunketariak eta Fabrikakoak | 0:01:53 |