Ondare immaterialaren garantziaz

Lekukoa(k): Maddi Ane Txoperena

"Ondare immaterialak bere biziko garrantzia duela iruditzen zait. Berriki antropologia ikasketetan praktikan ibili naiz Labriten proiektuan, Nafarroan ondare immaterialaren bilketan aritzen den proiektu batean, zeinean jende zaharrari elkarrizketak egiten dizkieten, 20. mendeko ondare immaterial hori mantentzeko. Bideoz bada ere, oso garrantzitsua iduritzen zait baina ber denbora pena ere ematen dit izan ere iduritzen zait nahiz eta bideoan edo liburetan jaso, gauza batzuk galtzen zaizkigula bidean. Ahozko transmisio hori hainbeste mendeetan hain garrantzitsua izan dena, gizartearen aldaketekin galtzen ari dela uste dut. Ez bada interes berezi batengatik, ez dugu ohiturarik gure herriko zaharrekin hitz egiteko, Lesakan bertan adibidez iruditzen zait gauza asko galtzen ari direla, bai ohiturak baita ere hitz egiteko moduak eta iduritzen zait beharrezkoa dela gazteek horretan ere interesa edukitzea.

Bertsolaritza munduan lan handia egiten da bilketarako. Billabonan Senpelar dokumentazio zentroa dago eta hor biltzen dituzte dauden bertso saioetako bideoak, audioak eta beste dokumentazioak idatzita. Bertze alde batetik, errango nuke bertsolaritzak eta bertso elkarteak egin duten lanari esker, ahozko tradizioaren transmisioan lan handia eta oso ona egin dela; ez naiz aditua horretan baina badakit bertso eskolen sorrerrarekin adibidez lortu dela bertsolaritza bizirik mantentzea eta errango nuke gauregun Euskal Herrian oso bizirik dagoen kultur espresio bat dela, aldatzen ari dena ere bai, baina aldaketa hori bera sanoa da. Azkenean tradizioa mantentzea ez da aurrekoek egin dutena den bezala erreproduzitzea baizik eta aldaketak sartuz, oinarria mantentzea eta beste gauzak aldatzea."


Lekukoa(k): Maddi Ane Txoperena

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-01-28

Iraupena: 0:03:16

Erreferentzia: EKL-16-10

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-16-10

Gaia(k): Kazetaria


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.