Bizitza borroka amaigabe bat da

Lekukoa(k): Maddi Ane Txoperena

"Txikitatik edo nahiko gaztetatik uste dut sentitu nituela zapalkuntza ezberdinak. Lehena euskaldun izateagatik. Hendaian bizita, oso agerian gelditzen da hori eta ipar Euskal Herrian orohar euskara nola dagoen zapaldua eta baztertua oso txikitatik senditu nuen. Gero emakume bezala ere zapaldua sentitu nintzen oso gaztetatik eta horri erantzuteko eta aurre egiteko tresnarik onena borroka da. Gazte mugimenduak edo beste mugimendu batzuek ematen dizute horretarako aukera. Bi zapalkuntza horiez gain oso presente izan dudan bestea, ikuspegi nazionalarena edo herri ikuspegiarena da, izan ere Hendaian bizi izan naiz eta beti Lesakara bueltaka ibili naiz, orduan, niretzat oso naturala izan da muga deitzen duten hori zeharkatzea eta ez dut batere ongi bizi izan ikustea nola alde bateko zein besteko jendeak muga horri gehitzen dizkion muga psikologiko eta beste mila muga. Niretzako beti izan da borroka bat eta izango da, muga horiek ezabatzen eta zubiak eraikitzen saiatzea bi alde horien artean. Bestalde galdegin didazu egoera hobean gauden ala ez, egia erran ez dakit horri erantzuten, segurazki gauza batzuetan hobera eta bestetan aldiz okerrera egin dugu, baina arrazoiak beti hor daude zapalkuntza horiek hor dauden bitartean. Gero, borrokatzeko modu ezberdinak izan daitezke pertsona baten bizitzan zehar, baina nik uste esparru ezberdinetatik borrokan segitu behar dugula. Agian oso gazte zarenean gehiago ateratzen zaizu barrutik eta ekintzatik, ahal duzuna egiten saiatzen zara, iñor gutxietsi gabe. Gero ikusten duzu beste proiektu batzuk badirela, agian epe luzeagokoak, horretan laguntzen dizutenak. Adibidez Berrian lan egitea niretzako, berez, herriaren eraikuntzan oso inportantea den proiektu bat da, egunkari nazionala delako, euskara hutsean egiten dena, ikuspegi konkretu bat duena gai batzuen inguruan; guzti horregatik izan daiteke ere borrokatzeko esparru bat. Sorkuntza ere izan daiteke ideia batzuk plazaratzeko esparru bat, bakoitzak aurkitzen ditu bideak."


Lekukoa(k): Maddi Ane Txoperena

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-01-28

Iraupena: 0:03:07

Erreferentzia: EKL-16-5

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-16-5

Gaia(k): Kazetaria


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.