Agenda beterik

Lekukoa(k): Kristof Hiriart

"Bira andana egiten ari naiz azken boladan ekoizpen ezberdinekin, hala nola Jérémie Ternoy Lilleko piano jolearekin Hermeto Pascoal-en musikaren inguruan. Kontzertu andana eskaini behar dugu ere Organik Orkeztra taldearekin zeinekin errituei buruzko lan bat ari garen egiten; « Mokofina » izeneko ikuskizuna hor dugu bestalde, publiko gazteari zuzendua, zeinekin arrakasta izugarria ezagutzen ari garen azken hiru urteetan, Europan zein beste zenbat lekutan. Soinuari buruzko ikuskizuna da, ahoari, ahotsari, ahozkotasunari buruzkoa, non bi hitz baizik ez ditugun erraten : “txalo eta adio”. Haurrei anitz gustatzen zaie eta laster Toronton aurkeztuko dugu eta sei hilabetez ibiliko gara oraindik lan hori eskaintzen. Oso atsegina da".


Lekukoa(k): Kristof Hiriart

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2018-04-30

Iraupena: 0:01:29

Erreferentzia: EKL-5-1

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: EKL-5-1

Gaia(k): Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.