Bere iritzia euskal hedabideen lanaz

Lekukoa(k): Maddi Ane Txoperena

"Niretzat hedabideak ez dira komunikatzeko tresna bat bakarrik, zentzu sinplean ulertuta, alegia informazioa jaso eta ematen duen zerbait. Diskurtsoak sortzeko tresna ere badira hedabideak eta errealitate bat irudikatzeko eta sortzeko gaitasuna ere badute. Frantses komunikabideak kontsumitzen badituzu, etengabe ari zaizkizu Frantziari buruzko berriak ematen; adibidez, hemen Sud-Ouest egunkaria irakurtzen baduzu, ari zaizu Euskal Herriaren parte bat, ipar Euskal Herria, Frantziako testuinguru batean kokatzen. Orduan, zuk jasotzen duzuna da hau Fantzia dela, eta horrelako beste gauza asko. Aldiz euskal komunikabide bat kontsumitzen baduzu eta gainera hedabide horrek ematen badizu Euskal Herriaren ikuspegi oso bat, horrek laguntzen dizu ere zure buruan Euskal Herri hori irudikatzen eta horrek berak errealitate bat sortzen du. Orduan iruditzen zait Euskal Herria bere 7 lurraldeekin aintzat hartzen duten hedabideak oso garantzitsuak direla, euskararentzat eta herri honen irudikapenarentzat. Bestaldetik ere euskararen normalizaziorako erabat beharrezkoak dira euskarazko hedabide guztiak, tokikoak ere nolaz ez."


Lekukoa(k): Maddi Ane Txoperena

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-01-28

Iraupena: 0:02:01

Erreferentzia: EKL-16-7

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-16-7

Gaia(k): Kazetaria


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.