Hiru urtez egon da Bordelen
"Bordelen hiru urtez egon nintzen ikasketak egiten. Egia erran zaila izan zen niretzat hemendik urruntzea, nire oinarriak uztea. Baina nire gustuko, edonorentzat on da hemendik ateratzea, beste giro bat, bizitzeko manera bat ikusteko. Horri esker ohartu naiz gainera hemen baditugula zinez gauza biziki aberatsak, dantza, musika, pilota, antzerkia eta beste gauza anitzetan, alegia, Bordelen bortxaz ikusi ez ditudan gauza anitz. Handik sartu naiz gogo handiagoarekin hemen gauzak egiteko, dinamikak sortzeko, proiektuak eramateko; enbeia gehiago sortu dit hemen egoteko eta hemen gauzak egiteko.
Bordelen, faltan bota nuen ere euskaraz mintzatzea, hizkuntza hori, euskarari esker eguneroko bizian dugun harreman hori. Atzematen dut ere kantuak edo musikak bizitasun bat sortzen dutela gure artean, nortasun bat dugula kantuan hasten garelarik, kantari edo musika bati buruz ari garenean; herri ttipietan atzematen dut bakoitzak duela bere nortasuna eta bere rola. Hiri handietan aldiz, uste dut nortasun hori galtzen duzula. Horregatik diot ez garela gauza handi bat mundu honetan baina herrian sartzen garelarik eta proiektuetan sartzen garelarik, hor badugu izateko manera bat, eta horrek on egiten du."
Lekukoa(k): Maiana Aguerre
Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak
Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz
Data: 2019-08-21
Iraupena: 0:02:18
Erreferentzia: EKL-11-12
EKE-ren artxibo-kodea: EKL-11-12
Gaia(k): Hezkuntza
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Euskal kultur erakundea
Egile eskubide guziak erreserbatuak. Edozoin erabilpenerako Euskal kultur erakundearekin harremanetan sar.