Zer garrantzia duen hezkuntzak haur baten sormenaren garapenean

Lekukoa(k): Arantxa Hirigoyen

"Hezkuntzak tresna batzuk ematen ahal dizkio ikas prozesuan, ahozkoan zein idatzizkoan, gaitasunak sormenerako, idazteko. Bestalde, irakasle bat, klasea emateko maneran, sormenari lotzen ahal zaio ere, proposatzen dituen ariketa edo aktibitateak arrunt sormenetik jiten ahal dira. Eta hor egiten da harri batez bi txori: hezkuntza lantzen da, jakitate bat transmititzen da eta ber denboran lantzen da ikasleek berek zer duten emateko; sormena ariketa edo joko izaten ahal da. Eta euskaran edo hizkuntzetan izan daiteke baina bai eta ere historia edo matematika lantzean ere, nahiz eta zaila den egitea, irakasleak programari atxikiak direlako. Hor uste dut baden lantzekoa, askatasun hori pixka bat.

Nik hezkuntza eredu guztiak ez ditut ezagutzen, Seaskakoa dut ezagutzen eta uste dut badela manera sormena lantzeko edo garatzeko ditugun ereduetan. Ez da itsutu behar, egia da gaurko baldintzak zein diren ikusiz ez dela beti errex nahi dugun guztia eramatea, ikasle kopuruarengatik edo beste, baina lekua guk egin behar diogu ikasgeletara sormen edo artea ekartzeari. Harrigarri da gure gazteak zer artistak diren ikustea, sortzaile hutsak dira, gaitasun anitz dituzte. Ohartzen gira anitz dutela ekartzeko, musika mailan, kantuan dantzan, antzerkian eta abar. Horregatik inportantea da leku hori egitea. Beste galdera bat izan daiteke alor hori ikasgelan eman behar denez edo ikasgelatik kanpo. Baina hasteko eskolan, ikastetxean behar zaio sormen horri leku bat eskaini eta ez dadila izan zerbait inposatua, baizik eta berez heldu dena, nahiantei proposatuko zaiena. Aski litzateke ere ikasleak urtean behin antzerki baten ikustera eramatea edo euskarazko filma baten ikustera; proiektu horiek jadanik anitz egiten dira baina ez bakarrik ikuskizun komertziala baten ikustera eramatea. Zeren gero interesgarria da gelan ikusi dutena lantzea, hori ere sormen prozesuan sar daiteke eta beharrezkoa da ikasleentzat." 


Lekukoa(k): Arantxa Hirigoyen

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-08-13

Iraupena: 0:01:19

Erreferentzia: EKL-12-6

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-12-6

Gaia(k): Hezkuntza, Kultura


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.