Kabalkada Itsasun

Lekukoa(k): Maiana Aguerre

"Bai herriko festen igandearekin, kabalkada antolatu dugu. Orain dela urte bat eta erdi dantza taldeko lau gazte hasi ginen ideia horrekin eta lortu dugu proiektua aitzina eramaten. 10 urte nituen lehen kabalkadan parte hartu nuenean eta hor lehen aldiz piztu zen nire baitan musikarekiko zaletasuna eta Itsasun inplikatzeko gogoa.

Itsasun, kabalkada, laurogeita hamargarren hamarkadan berpiztu zen. Garai batean, duela aspaldi antolatu omen zen baina gero, ehun bat urtez gelditu zen. Laurogeita hamar urteaz geroz, gazteak berriz lotu dira eta geroztik hiru antolatu dira Itsasun. Azkena orain dela zazpi urte gertatu zen. Orain arte gazteegi ginen segida hartzeko eta ez ginen gai sentitzen proiektu hain handia kudeatzeko. Orain, gure harremanak sendotu dira eta gogoa piztu da gure artean, dantza taldea berriz mugiarazteko batetik eta bistan dena herria berpizteko, kabalkadaren inguruko giroa berrezagutzeko.

Orduan hasi gara gure artean dantzak asmatzen eta programazioa egiten. Berria hedatu bezain laster herriak baikorki erantzun du, jende andana etorri zaigu lan egiteko gogoarekin. Gero errepikak hasi dira, antzerki lanak; kantuak herriko lagun batek idatzi ditu eta sorkuntzetan parte hartu duten musikariak ere herrikoak dira."


Lekukoa(k): Maiana Aguerre

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-08-21

Iraupena: 0:02:08

Erreferentzia: EKL-11-4

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-11-4

Gaia(k): Dantza, Kantua eta musika, Antzerkia


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Euskal kultur erakundea

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Edozoin erabilpenerako Euskal kultur erakundearekin harremanetan sar.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.