Musikari Zarena Zarelako konpainian
"Bai orain dela urte bat hasi nintzen Zarena Zarelako konpainian. Musikalki ainitz aberasten naiz horiekin. Taldean hamabost neska gira. Musika arloan, denak dira gure sorkuntzak. Proiektu polita eta aberasgarria da, bereziki niretzat. Izan ere orain arte ez nuen inoiz konposatu eta euskal musikaren eremutik ez nintzen ezta atera ere. Hor, doinuak ez dira bortxaz euskaldunak, ez dute tinbre berezirik. Nahi genuen musika sortu dugu, momentuko gogoaren arabera."
Proiektu hori biziki maitatu dut, bakoitzak ahal duena ekarriz, besteen ekarpenekin osatzeko...Biziki aberasgarria izan da."
Lekukoa(k): Maiana Aguerre
Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak
Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz
Data: 2019-08-21
Iraupena: 0:01:20
Erreferentzia: EKL-11-7
EKE-ren artxibo-kodea: EKL-11-7
Gaia(k): Dantza, Kantua eta musika
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Euskal kultur erakundea
Egile eskubide guziak erreserbatuak. Edozoin erabilpenerako Euskal kultur erakundearekin harremanetan sar.