Kultura eragile baten ibilbidea

Lekukoa(k): Arantxa Hirigoyen

"Egia da ttipidanik euskal kulturan murgildu naizela, etxean beti bizi izan baitut giro hori eta etxekoek horretara bultzatu naute. Garaiko gazte anitz bezala, musika ikasi nuen, txistua eta Uztaritzeko Izartxo dantza taldean parte hartu nuen ere, hemen Larresoron dantza talderik ez baitzen. Gero, Ote Lore elkartean sartu nintzen, burasoek sortu elkartea, haur eta gazte gisa hastapenean eta gaur egun partaide gisa. Ote Loreren bidez hainbat kultura ekitaldi proposatzen ditugu herrian, euskarari eta kulturari atxikiak. Helburua da herrian berean eta euskaraz hainbat hitzordu proposatzea, antzerkia izan, bertsolaritza, kantaldi, eta abar. Egia da betidanik murgildu izan naiz giro horretan, berez doan giroa baita niretzat. Uste dut denbora hartan, 80. hamarkadan, herri anitzetan sortu zirela kultur elkarte anitz, beharra baitzen gune bat elkartzeko. Gogoratzen naiz hortik ere sortu zela Lapurtarren Biltzarra Uztaritzen, urtero elkarte eta herri horiek elkartzeko aitzakiarekin. Momentu horiek, bizi izan ditut aldarrikapen momentuak bezala, garaian kantaldi bat edo beste edozein gauza antolatzea ekintza aldarrikatzaile bat zen. Gaur egun, egoera zaila bada oraindik ere, onartuagoa da euskal kultura. Militantzia giro hori bizi izan dut bai.

Gaur egun Ote Lore elkarteak segitzen du, 35 urte bete ditu, betiko hitzorduak antolatzen segitzen dugu, inoiz bezain beharrezkoak. Izan ere gure herria handitzen ari da biziki, kanpotik datorren gero eta jende gehiagorekin. Orduan behar ditugu gure ohiturak atxiki, gure hitzorduak eta bistan dena euskarari bere lekua eman behar zaio."

 


Lekukoa(k): Arantxa Hirigoyen

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-08-13

Iraupena: 0:02:41

Erreferentzia: EKL-12-1

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-12-1

Gaia(k): Herriko giroa, Kultura


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.