Sormena Euskal Herrian

Lekukoa(k): Nahia Zubeldia

"Ez dut uste; Badok.eus atarian ikusten duzularik egun guztiz badela talde berri bat, disko berria, bada materiala zinez. Gero agian eskas dena da lotura horien guztien artean, informazioa pasaraztea. Baina sormena bizirik da Euskal Herrian, denetatik bada. Ni ez naiz musika kritikaria, bakoitzak egiten du bere bidea. Begiratzen badut nire inguruan, Orbel taldea bada, lagunak eta zinez proiektu serioa eta biziki interesgarria dute, nortasun handiarekin. Peio Erramuzpe ere, berriki Atabal aretoan ibilitakoa Biarritzen, euskalduna, berritzailea, xerkatzen duena. Ipar Euskal Herrian iruditzen zait badela giro berritzailea, edo askea hasteko."


Lekukoa(k): Nahia Zubeldia

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-12-15

Iraupena: 0:01:14

Erreferentzia: EKL-20-11

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-20-11

Gaia(k): Kultura, Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.