Ondare immaterialaz

Lekukoa(k): Arantxa Hirigoyen

"Niretzat "ondare" hitzak jadanik badu halako iraganeko zentzu bat, zerbait zaharkitua bezala edo, zerbait materiala, eraikinak bezala. Nire ustez ondare immateriala aldiz ez da hunkitzen duguna, sentitzen duguna baizik, euskara edota antzerkia bezala eta niretzat hori behar beharrezkoa da.
Uste dut ondare immaterialak ez duela bukatu behar erakusleiho batean, antzerkiari buruzko erakusketa batean bezala edo. Egin daiteke noski, baina niretzat immaterial hori materiala bezain inportantea da, are inportanteagoa...eta horretan transmisioa, sormena ezinbestekoa da. Horrek du ondarea orokorrean bizi araziko eta atxikiko bistan dena." 


Lekukoa(k): Arantxa Hirigoyen

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-08-13

Iraupena: 0:01:03

Erreferentzia: EKL-12-12

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-12-12

Gaia(k): Kultura


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.