Hiru zaletasun, antzerkia, euskara eta hezkuntza uztartzen dituen esperientzia berria abiatzen

Lekukoa(k): Arantxa Hirigoyen

"Etapa berri honetan hiruak juntatuko ditut. 17 urtez irakaskuntzan ibili ondoan, urte bateko pausa hartzea erabaki dut Axut ! kolektiboarekin lan egiteko. Manex eta Ximun Fusch anaiek sortu kolektibo horrek, euskaraz antzerkia egiteko tresna bat izan nahi du. Ni kolektiboan sartuz, arlo berri bat proposatuko dugu irakaskuntza edo hezkuntzarekin lotua, antzerkiari leku bat egitea eta bitartekaritza lan bat egitea. Nire lana izanen da ikastetxeekin, antzerkigintza lantzea, garatzea, tailerrak proposatuz. Hezkuntza eta antzerkia bi mundu ezberdin izanik ere, biziki hurbil direla uste dugu. Biek elkarren beharra dute, azkenen ikastetxea, transmisio leku bat da non ikasleek jasotzen duten anitz baina non ematen duten ere; transmisio lekua den aldetik artea eta beraz antzerkiak badu bere lekua eskolan, dudarik gabe."


Lekukoa(k): Arantxa Hirigoyen

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-08-13

Iraupena: 0:01:46

Erreferentzia: EKL-12-3

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-12-3

Gaia(k): Hezkuntza, Euskara, Antzerkia


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.