Herriko aktualitateaz duen ikuspegia

Lekukoa(k): Sustrai Colina

Amets bakoitzak ditu bereak herri honetan. Gauza bat dira amets handiak, utopikoak aldarrietan ongi gelditzen direnak eta beste gauza bat da praktika. Amets utopikoak oso ongi ikusten ditut, baina praktikan ez dut ikusten jendea olatu hori surfeatzen momentu honetan. Betikoetara itzultzen naiz, baina uste dut elkarren ez ezagutza handia dagoela, gauza batzuk minbera izateraino. Hizkuntza bera. Ez euskara, baizik eta gure hitz egiteko manera, oraindik existitzen diren bestaldea edo Frantzia. Oro har ikusten dut gure herriaren ez ezagutza handiagoa daukagula eta horrek ekartzen du beste guztia. Zerk elkartzen gaituen ere ez badugu garbi, zaila da. Hizkuntzak elkartzen gaitu? Toki askotan bai, baina praktikan hor ere gero eta ahulago dago. Ez dakit nola kudeatzen den hori guztia. Gainera, lehen aipatzen nuen gatazkaren bukaera kudeatzen gabiltza, baina bukaera horrek politikarien, agintarien agendan duen lekua asko aldatu da ere. Ez dago agendan eta euskara ere ez, eta nik uste dut herri identitatearen, edo abertzaletasunaren kalterako izan dela. Orduan zure lurralde kohesioa zerk egiten du? Kultura izurri batetik ateratzen ari da, hizkuntza gero eta ahulago, herri ametsak gero eta difuminatuago ...Orduan autopistek, AHTk egingo dute herria? Ez dakit, dudak ditut.


Lekukoa(k): Sustrai Colina

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2022-07-02

Iraupena: 0:03:52

Erreferentzia: EKL-29-EKL 29-13

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 29-13

Gaia(k): Euskara, Kultura


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.