Zer ekartzen duen antzerkiak ikasgela batean

Lekukoa(k): Arantxa Hirigoyen

"Antzerkiaren ekarpenak anitz dira eta ezagunak dira ere maila anitzetan, bereziki publiko horri, gazteei begira, ekarpen oso baikorrak dira; lehenik gorputzari, jarrerari, ahotsari begira: ikasten dute publikoaren aitzinean, ikaskideen aitzinean hitz egiten, konfiantza hartzen dute gehiago, sormen lana pizten zaie eta beste onura anitz ekartzen die. Uste dut antzerkia zerbait magikoa dela, nik egin ditudan tailerretan lizeoan zinez bilakaera handi bat ikusi izan dut gazteengan irailean lana hasi eta maiatzean ikusgarria aurkeztu bitartean, horretan da magikoa. Gaur egungo jendarteak  ez digu pentsatzeko, gogoetatzeko astirik ematen, are gutxiago gazteei, … Aldiz, tarte horretan, tarte intimo horretan, jakinez antzerkia barneko zerbait dela, mugitzen gaituena edo ez, eskaintzen zaie aukera hori eta onuragarria da gazteendako eta ikasgelarendako ere bai. Tailer bat egin daiteke nahiantekin, motibatuenekin baina antzerkia landu daiteke ere gela oso batekin eta hori uste dut ona dela kultura mailan, antzerkia ezagutaraztea eta antzerkia bizi araztea gela batean."


Lekukoa(k): Arantxa Hirigoyen

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-08-13

Iraupena: 0:01:44

Erreferentzia: EKL-12-4

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-12-4

Gaia(k): Eskola, Antzerkia


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.