Lekorneko irulea
Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.
Emankizun honek Euskal Herriko azken irulea aurkezten digu. MACARI andereak 93 urte ditu eta Lekornen bizi da. Etxean elkarrizketatua da, alaba ondoan duelarik. Bere lanaz, lehengo eta gaurko bizimoduaz mintzo da. Elkarrizketa hasi aitzin, "Iruten ari nuzu" abesti zaharra kantatzen du. Emankizunaren hasieran MATTIN bertsolariak Urtatseko agiantzak bertsotan aurkezten dizkie telebistako ikusle guziei.
Hizkuntza: Euskara
Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)
Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche
INA erakundeko artxibo-kodea: RBF06047665
Grabaketa herria: Lekorne, Hazparne
Data: 1973-01-08
Iraupena: 0:14:26
Media mota: Bideoa
Gaiak: Irulea
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...).