Besta-Berri Lekornen: euskal jauzien eta dantzen irakasleak

Oraindik ez da sarean eskuragarri pasarte hau. Laguntzarik behar baduzu, sar gurekin harremanetan .

Lekukoa(k): Henri Dunat

Herria: Lekorne

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Euskal dantza

Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri

Data: 2017-06-22

Iraupena: 0:02:17

Erreferentzia: 293-13

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19 AV 1604

Gaia(k): Pertsonaia oroigarriak, Dantza, Dantza eta transmisioa


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera), baita ere Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz (gehiago jakiteko: earchives.le64.fr).

Henri Dunat

Henri Dunat 1931ko apirilaren 16an sortu zen, Lekorneko Hodia etxean, non ama sehi baitzuen.

Lau haurrideren arteko seme gehiena zen (bi arreba bazituen eta hura baino hamabi urte gutiagoko anaia bat); Lekorneko eskola publikoan ibili zen (1936-1944), eta ondotik Hazparneko kolegioan, eta han ukan zuen brebeta, 1944ko ekainaren 12an.

Hiru urte berantago (1947), arotz gaitasun agiria ukan zuen (haren aita eta aitatxi arotz ziren herriko plazan), eta lanbide horretan ari izan zen 1992an erretreta hartu zuen arte.

Anitz ikasi omen zuen aitatxirekin (1943an zendu zen), kolegioan sartu aitzin. 

1959an, Gerezietako Etxetoko Eiherako Marttarekin ezkondu zen, eta bi haur ukan zituzten 1960an eta 1963an. Bikotea 19 urtez Gerezietako Otegienean bizi izan zen (Lekorneko Germain Lafitte auzapeza zen etxearen jabea; Martta harentzat ari zen lanean), eta ondotik Lekorneko plazako Martinusteian plantatu ziren. 

Henri Dunatek Besta Berrin parte hartu du Bigarren Mundu Gerlaren bukaeraz geroztik (1946), eta bestaburuen bilakaera aipatzen du 1940tik gaur arte.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.