Faustin Bentaberry: ekarpenak euskal dantzari eta musikari

Lekukoa(k): Michel Aurnague

Faustin Bentaberryk Baxenabarreko jauzietan entrexatak sartu zituen, euskaldunak sorginak dantza sortu zuen, bai eta kontradantzak. Michel Aurnaguek dioenez, Faustin Bentaberryk zuen entrexaten teknika Garazin sartu, dudarik gabe Xiberoaren eraginez. Faustinek moldatu zituen Baxenabarren emateko eta sistematizatu zituen. Orain, kasik urrats guziak entrexatez ematen dira, salbuespenak salbuespen. Dantza batzuk ere sortu zituen, adibidez, kabalkada guzietan orain ematen den martxa. Ordu arte bolant dantza bakarrik egiten zen kabalkadetan edo kaskarot martxa, Lapurdin. Biziki emeki aitzinatzen da dantza horrekin. Beraz, ibilaldian fiteago joateko, kadrilleak erabili zituen, urratsak asmatuz. Bada paraleloa Xiberoarekin: pastoraletan, giristinoak sartzen direlarik beti biziki pausatuak dira, solemneak. Aldiz, Turkoen musikak beti biziak dira eta gehienetan XIX. mendeko kadrilleak dira. Gero nola ez aipa euskaldunak eta sorginak! Hori, Londresera joateko sortu zuen, ohartu baitzen taulagain batean emateko eta kanpotiarrendako agian jauziak pixka bat aspergarriak zirela. Garaziko lau kontradantzak ere Faustinek sortu zituen. Modan jarri ziren eta dantzaldietan jendeak beti galdegiten zituen.


Lekukoa(k): Michel Aurnague

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Euskal dantza

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri

Data: 2014-10-24

Iraupena: 0:15:19

Erreferentzia: 223-4

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19 AV 1487

Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-1489

Gaia(k): Dantza, Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz), baita ere Baionako eta Paueko Departamenduko Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz.
ETALAB 2.0 lizentzia irekiak arautzen du hemen aurkezten diren Pirinio Atlantikoetako artxibotegiaren datu publikoen berrerabiltzea. Garrantzitsua da Pirinio Atlantikoetako artxibotegiarekin harremanetan jartzea beste edozein erabilpenarendako.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.