Henri Dunat

1931
Afiliazio herria: Lekorne

Henri Dunat 1931ko apirilaren 16an sortu zen, Lekorneko Hodia etxean, non ama sehi baitzuen.

Lau haurrideren arteko seme gehiena zen; Lekorneko eskola publikoan ibili zen (1936-1944), eta ondotik Hazparneko kolegioan, eta han ukan zuen brebeta, 1944ko ekainaren 12an.

Hiru urte berantago (1947), arotz gaitasun agiria ukan zuen (haren aita eta aitatxi arotz ziren herriko plazan), eta lanbide horretan ari izan zen 1992an erretreta hartu zuen arte. Anitz ikasi omen zuen aitatxirekin (1943an zendu zen), kolegioan sartu aitzin. 

1959an, Gerezietako Etxetoko Eiherako Marttarekin ezkondu zen, eta bi haur ukan zituzten 1960an eta 1963an. Bikotea 19 urtez Gerezietako Otegienean bizi izan zen (Lekorneko Germain Lafitte auzapeza zen etxearen jabea; Martta harentzat ari zen lanean), eta ondotik Lekorneko plazako Martinusteian plantatu ziren. 

Henri Dunatek Besta Berrin parte hartu du Bigarren Mundu Gerlaren bukaeraz geroztik (1946), eta bestaburuen bilakaera aipatzen du 1940tik gaur arte.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 293 293 - Henri Dunat 2017 1:20:11 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 San Josepe Kolegioa (1942-1944) 0:03:29
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.