Xalbat Eyherachar-en aurkezpena

Oraindik ez da sarean eskuragarri pasarte hau. Laguntzarik behar baduzu, sar gurekin harremanetan .

Lekukoa(k): Jean-Baptiste (Battitta) Amorena, Sauveur (Xalbat) Eyherachar, Jérôme Etchebarne

Herria: Lekorne

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Euskal dantza

Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri

Data: 2017-06-22

Iraupena: 0:01:55

Erreferentzia: 294-12

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19 AV 1627

Gaia(k): Familia eta harremanak, Eskola, Hargina, Ibilbide profesionala


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera), baita ere Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz (gehiago jakiteko: earchives.le64.fr).

Jean-Baptiste (Battitta) Amorena

Battitta Amorena 1949an sortu zen, Lekorneko Basaburu auzoko Poxuluteia etxean, 9 haurrideko familian. Auzoko eskola publikora joan zen lehenik (1955-1958), eta gero Hazparneko laborantza-eskolara; ondotik hargintza ikasi zuen (FPA Baiona-Saint-Etienne). Hargin gisa ari izan zen enpresa batzuetan (azken enpresan 1972tik 1985era), eta gero Bastidako zahar-etxeko mantentze-langile gisa (1985-2007). 1978an ezkondu zen, eta 1979an eta 1980an sortu bi haurren aita da. Sor-auzoan Aire Lekua etxea eraiki zuen.

Sauveur (Xalbat) Eyherachar

Xalbat Eyherachar 1943an sortu zen Zubiburua etxean, sei haurreko familia batean (4 mutiko eta 2 neska). Lekorneko plazako eskola publikora joan zen eta han ukan zuen zertifikata (1957), gero Cantau lizeora joan zen (1957-1960) eta han hargin gaitasun agiria ukan zuen. Lehenik langile gisa ari izan zen, eta gero bere kontu (1974-2003). 1974an ezkondu zen Xalbat, eta hiru seme ukan zituen, eta hauek hargin-enpresaren segida hartu dute. Bixta Eder etxean bizi da, Lekorneko Basaburu auzoan.

Jérôme Etchebarne

Jérôme Etchebarne 1974an sortu zen, 8 ahaideko familia batean (bi anaia, burasoak, aitatxi-amatxiak, izeba bat). Lekorneko eskola publikoan ibili zen, ondotik Baionako Saint-Bernard kolegioan eta Uztaritzeko San Josep lizeoan. Batxilergoa han ukan zuen 18 urtetan (1992). Merkaturatze-tekniken Teknologiako Unibertsitate Diploma ukan zuen Baionan (1994), eta ostalaritzaren Goi mailako Teknikari Brebeta Biarritzen (1997). Parisen, Akizen, Saintes eta Mont-de-Marsanen ari izan zen lanean, eta ondotik familia-enpresa hartu zuen 2001ean (herriko plazako hotel-jatetxea). Cécilekin ezkondu zen eta seme bat badu (Ellande) eta alaba bat (Leire). Jéromek betidanik azkarki parte hartu du herriko bizian: euskal dantza taldean, besta-batzordean, pilota-eskolan, Besta Berrin (1980. hamarkadaren bukaeraz geroztik), eta herriko kabalkadetan. Orain ikastolako buraso da.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.