Maddi Aguerre

1932
Afiliazio herria: Irisarri

Maddi Aguerre 1932ko abenduaren 6an sortu zen Irisarriko Karrikaburua izeneko etxean. Bere aita 1929an Ameriketatik itzuli eta 48 urtetan 33 urteko emazte Irisartar batekin ezkondu zen. Maddiren ama ere hego Amerikan sortu zen eta hamabi urtetan bere aitaren sorterrira itzuli zen.

Maddi hamabi urte arte Irisarriko eskola pribatuan ibili zen eta gero 16 urte arte serorekin Uztaritzen, han zertifikata eta brebeta eskuratu zituelarik. Ondotik, hiru urtez (1949-1952) josten ikasi zuen bere amaginarreba bilakatuko zenaren etxean.

1953an, bi aprendizekin bere kontu jartzeko aukera eman zion joskintza gaitasun agiria (CAP) eskuratu eta urte baten buruan, Armand-ekin ezkondu zen. Hiru alaba ukan zituen 1954, 1955 eta 1959an.

1966an, Maddi Irisarriko Herriko Etxeko idazkari bilakatu eta postu horretan 25 urtez egon zen 1991 arte. Hastapenean, lan horretan senarrak laguntzen zuen, bera Biarritzeko Herriko Etxeko idazkari baitzen.

Bere Irisarriko oroitzapenak gurekin partekatu ditu, hala nola aldi berean laguna eta kusia zuen Laurentine Iribarren-ekin (jadanik elkarrizketatu ditugun Pierre, Germaine eta Juanita-ren arreba/ahizpa) Ospitalean bizi izandakoaren ingurukoak.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 127 127 - Maddi Aguerre 2011 1:14:15 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.