-
|
- Euskara
Angel Aintziburu
1930 / 2019
Angel Aintziburu 1930ko uztailaren 3an sortua da Luzaide Buruxurienean, 8 haurrideko familia batean. 3 anai Ameriketara joan dira. Angelek nahiago izan du herrian gelditu: Luzaiden arrunt finkatu aitzin, lan egin du aizkolari gisa Biarnoan eta Donibane Garazin.
Sortetxeko etxaldearen segida harturik laborari izan da, hazle (behi eta xerri), garraiolari, ostatuko jabe eta kontrabandista.
1954an ezkondu da eta 5 haur ukan ditu. Emazteak ile-apaintzaile ofizioz bestalde bere senarra laguntzen zuen. 1965an eraiki etxean bizi dira, lehen edantegi zena.
Erretretan denetik Angelek sorterriko eta Nafarroako historia zilatzen du (2 liburu idatzi ditu: Luzaiden gaindi I eta II).
Autodidakta jakintsuna, kronikalari euskal prentsan, ohorezko euskaltzain, Angel Aintziburu zendu da 2019ko martxoaren 5ean.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 82 | 82 - Angel Aintziburu | 2010 | 2:39:22 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Angel Aintziburu: aurkezpena | 0:00:38 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.