Michel Aire 1944an sortu zen Urepeleko Xalbadorrenea izeneko etxean, bere aita Fernando Aire Xalbador bertsulari famatua eta bere ama Léonie Etxebarren zirelarik. Lau haurrideko familia bateko bigarrena da.
1958an 14 urterekin zertifikata ukan arte, herriko eskola publikoan ibilia da. Hortik aitzina, artzaingoan hasi zen eta neguan, Xalbadorreneko ardiak Nafarroa Behereko eta Zuberoko ordokietako bazkalekuetan atxiki ditu.
1969tik 1974ra, Kaliforniara abiatu zen, lehenik artzain bezala eta gero esnetegi batean lanean aritzeko.
Sorterrira itzulirik, berriz artzaingoan hasi zen eta hortan aritu zen 2004an erretiratu arte, bai eta ondotik ere, negu guziak (urri hondarretik maiatza erditsu arte) bazkalekuetan pasatuz. Lehenik familiaren Xalbadorrenean plantatu zen eta 1977an, Pokomotzenean, lurrik gabeko artzain bezala. 1976an Marie-Michèle Béthart-ekin ezkondu eta hiru alaba ukan zituzten. Michel Aire ttikitatik kantu giroan eta bereziki bere aitak hain errazki ematen zituen bertsu giroan hazia izan da. Bere lehen bertsua 1967 urte inguruan eman zuen, arrebaren komunioaren karietara. Orduz geroztik, 2010a arte segitu du (Estatu Batuetako egonaldian izan ezik).
Mixel Xalbador edo Xalbador II izenarekin, bertsu saio anitzetan parte hartu du, hala nola hiru aldiz irabazi duen Nafarroako Txapelketan (1980an Lesakan, 1985ean Leitzan eta 1988an Iruñean) eta Xilabaren lehen edizioan (Xiberoko, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko bertsulari xapelketa), 2010ean iragan dena. Oraino ere ari da, tarteka. Bere hiru alabek ere kanturako gustu bera dute.
2025eko urtarrilaren 13an zendua da.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | MB-102 | Xalbador | 1977-03-19 | 0:32:39 | Urepele | Maite Barnetche | |
2 | MB-103 | « Odolaren mintzoa », Xalbadorren obra | 1977-04-02 | 0:16:59 | Urepele | Maite Barnetche | |
3 | MB-168 | Euskal besta | 1980-04-04 | 0:55:45 | Baiona | Maite Barnetche | |
4 | MB-183 | Pertsularien xokoa | 1981-03-07 | 0:15:02 | Urepele | Maite Barnetche | |
5 | MB-205 | Xanpuni omenaldia: lehen partea | 1982-05-08 | 0:14:31 | Urepele | Maite Barnetche | |
6 | MB-206 | Xanpuni omenaldia : 2. partea | 1982-05-29 | 0:15:16 | Urruña | Maite Barnetche | |
7 | MB-258 | Koblariak Xuberon | 1984-09-15 | 0:15:12 | Maule-Lextarre | Maite Barnetche | |
8 | MB-297 | Bertsulariak Saran | 1986-06-01 | 0:17:22 | Sara | Maite Barnetche | |
9 | 249 | 249 - Michel Aire | 2015-11-13 | 1:47:20 | Urepele | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Xalbadorrenea sortetxeko familia. Baserri munduko bizi baldintzak. | 0:06:34 | |
2 | Kantua familian | 0:05:36 |
Pasarte muntaketak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Bizi molde nekeak | 0:03:58 | |
2 | Itsua eta sastrea kantua | 0:03:22 |