« Odolaren mintzoa », Xalbadorren obra

Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.

Emankizun hau omenaldi bat da, bost hilabete lehenago hil zen XALBADOR bertsolariari eskainia. Kazetariaren asmoa XALBADOR zer nolako gizona zen jakitea da. Hainbat elkarrizketaren bidez bertsolari famatuaren nortasuna erakusten du: Leonie AIRE, Xalbadorren alarguntsa; Mixel semea; Michel ITÇAINA, Joxemari ARANALDE apeza, MATTIN bertsolaria eta Jean-Baptiste BASCANS Urepeleko apeza.1977/03/19ko emankizunaren berreraiketa bat da (RBC06011843).


Hizkuntza: Euskara

Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)

Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche

INA erakundeko artxibo-kodea: BO00001273696

Grabaketa herria: Urepele

Data: 1977-04-02

Iraupena: 0:16:59

Media mota: Bideoa

Gaiak: Bertsularitza


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...). 

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.