André Alchourroun

Sorturtea: 1949

Afiliazio herria: Lekunberri

André Alchourroun 1949an sortu zen Lekunberriko Teilagorria izeneko etxean, Marie-Thérèse Argain bere ama eta Marie Etchelecu bere amatxia horkoak zirelarik ere. Anaia bat eta bi arreba baditu.

Martin Argain aitatxia, Aintzildarra sortzez, Buenos Airesera (Argentina) joan zen 1913an. Urte bat berantago, gerlarentzat itzuli eta 1919an Buenos Airesera berriz abiatu zen. 1924an Marie Etchelecu-rekin ezkondu eta urte hartan berean familia Argentinara abiatu zen. 1928an, behin betiko Argentinatik sartu zen. Han bildu diruarekin, taxi bat erosi zuen 1930ean, autobus bat 1931n eta azkenik, Teilagorria izeneko etxea 1936an. Bikote gaztea eta beren alaba bakarra Teilagorrira etorri ziren beraz eta Mikelaenea izeneko ondoko etxea, bizi ziren familiarena zena, alokairuan ezarria izan zen.

1942-1943an, Charles Schepens belgikar oftalmogo gazte ospetsua etxe hartan egon zen. Harek, Jacques Pérot izena harturik, abandonatua zen herriko zerrategia berriz martxan ezarriz, Iratiko mendiguneko oihanaren ustiatzea berriz hartu zuen.

Babes horretaz baliaturik, Jacques Pérot-ek berak pertsonak eta dokumentuak Pirinioak klandestinoki zeharkatzen laguntzeko sare bat antolatu zuen.

Horretarako, besteak beste Jean (Mañex) Sarochar Mendibeko artzain famatuaren laguntza ukan zuen.

1943ko uztailean, Jacques Pérot-ek ihes egin behar izan zuen, bere emaztea eta bi haurrekin. André Alchourroun-ek ez zuen 1955ean baizik ezagutu, Mendibera bigarren aldiz etorri zelarik (lehen bisita 1953koa da, Meg Ostrum liburuan idatzia den bezala). Gerora, behin baino gehiagotan ikusi izan du.

André Alchourroun 1975 eta 1981ean zendu diren bere aitatxi eta amatxik Shepens bikoteari eta beren bi haurrei buruz kontatutakoaz oroitzen da ere. Bizi ziren Mikelaenea etxea André Alchourrounen anaiarena da gaur egun.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 216 216 - André Alchourroun 2014-09-14 0:55:32 Lekunberri Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Jacques Pérot, Erresistenziako kidea (1942-1943) 0:03:39
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.