Antton Hirigoyen

Sorturtea: 1927

Heriotze urtea: 2022

Afiliazio herria: Sara

Antton Hirigoyen 1927ko urriaren 21ean sortu zen Sarako Arretxekoborda izeneko baserrian. Zortzi haurrideko familia batean hazi zen (5 mutiko eta hiru neska), bera zazpigarrena zelarik. Etxaldeko lanetan laguntza ekartzen baitzuen, lehen mailako eskolan 7 urtetan hasi eta hor denbora guti egon zen. Ondotik, Bigarren Munduko Gerla ezagutu zuen eta bere hiru anaia harat deituak izan ziren. 1947ko maiatzean Castelnaudaryra joan zen eta gero Tolosara soldadogoaren egiteko, baina bakarrik urte batez, familia sostengu bezala deklaratua baitzen.

Bederatzi urte berantago (1956ko apirilaren 19an), Lekaienbordako auzoarekin ezkondu zen. Hura ere laborari alaba izanik, Arretxekobordara etorri zen bizitzera. Elkarrekin, hiru seme ukan zituzten (1957, 1960, 1962) eta zaharrenak etxaldearen segida hartu zuen. Azken honen alaba bakarrak etxaldearen segida hartzeko xedea du ere.

Antton beti Arretxekobordan bizi izan da eta hor lan egin du. Bizi guzian, laborantzan, abere hazkuntzan (behiak, ardiak, pottokak) eta kontrabandan aritu da. Gaur egun oraino, Sara sorterriari eta bere inguramenari biziki atxikia zaio.

2022ko urtarrilan zendu da 94 urtetan.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 367 367 - Antton Hirigoyen 2020-09-01 1:05:05 Sara Terexa Lekumberri

Pasarteak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.