-
|
- Euskara
Jean-Louis Aramburu
1969
Afiliazio herria:
Altzai-Altzabeheti-Zunharreta
Jean-Louis Aramburu 1969ko urtarrilaren 3an sortu zen Altzai-Altzabeheti-Zunharretan, Erdi Arokoa den Bidabea familia-baserrian. Arreba zaharragoa badu. Haren familia euskal kulturari atxikia da. Aitatxi Zalgize-Doneztebekoa zuen, eta hau Altzaiko elizan xantre egon zen berrogei urtez, eta dantzari ere zen Zuberoatik kanpo.
Jean-Louis, isila izanik, aski berant hasi zen dantza ikasten (17 urtetan), Jean-Pierre Recaltekin. 1988an ari izan zen lehenbiziko aldiz publikoaren aitzinean dantzan, 1991ko maskaradan zamaltzain gisa ari izan zen, eta satan gisa 1989ko Zumalakarregi pastoralean.
Gazte-gaztetik hasi zen kantuan, euskal kantiken bidez, bai eta haren arrebak entzuten zituen diskoen bidez, hala nola Peio eta Pantxoa, Etxamendi eta Larralde, eta Xiberoko Botzan entzunez ikasi zituen Etxahun-Iruriren kantuekin. Haren arrebak Niko Etxartekin kantatu zuen Zazpi Gara taldean.
Altzaiko eskolan ibili zen, eta han Marcel Errezarret ezagutu zuen, euskal kulturari eta euskarari errotik atxikia den apeza. Bi urtez euskarako klaseak segitu zituen eskola horretan, eta horrek literaturarentzat zuen gustuari indar handiagoa eman zion. Hogei urtetan bere lehen konposizioa idatzi zuen Kantu Txapelketan parte hartu zuen laborari gazte taldearentzat. 1995ean Lagünak kantari-taldea sortu zuen beste batzuekin. Niko Etxartek galdaturik, 1999ko Agota pastoraleko abesbatza-buru izan zen. Geroztik beste zenbait pastoraletan ere hala izan da, bai eta musikagile.
Euskal literatura gustatzen baitzaio, Zuberoan biziki garatua ez den antzerkigintzan ere hasi zen eta autore eta antzerkilari bihurtu zen. Zuberoako erran zaharretan oinarritu antzerki bat idatzi zuen, eta honek arrakasta handia bildu zuen.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 195 | 195 - Jean-Louis Aramburu | 2013 | 1:18:01 | Maddi Oihenart | |
| 2 | abk-3 | Eleketa emankizuna #2: Xiberoako ekonomia, atzo, egun eta bihar | 2023 | 1:08:10 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Pastorala: parte hartzeari bai, euskarari ere bai | 0:04:38 |