-
|
- Euskara
Arnaud (Arño) Cachenaut
1947
Afiliazio herria:
Irisarri
Irisarrin, Baigura auzotegiko Ezkerdaitzia etxean sortua da Arño Cachenaut 1947an eta hiru haurrideko zaharrena da.
6 urtetan, auzotegiko eskola publikoan sartzen da lehen mailako zertifikata 14 urtetan (1961) lortzeko. Ondotik, aldizkako laborari formakuntza segitzen du Donapaleuko Garicoïts-Enia eskolan (1961-1964) eta Laborantzako Gaitasun Brebeta han kausitzen.
Etxaldean lan egiten hasten da eta, 1968tik goiti, Laborari Gazte Giristinoa egituraren baitan inplikatzen da bere lehen militante esperientziak bizitzeko (Roquefort esnetegi baten sortzea Iholdin 1970ean, mobilizazioa 1971n lehen ardi gasna krisiaren karietara).
Hortik goiti laborari borroka askotan engaiatzen: Ardikunde Sindikatuen Federazioko (FSO) hauteskundeak 1973, 1976 eta 1979an (honen presidente izanen da 1976tik 1982ra), Ossau-Iraty Sormarkaren sortzea 1981ean, ELB sindikatuarena 1982an, Euskal Herriko Laborantza Ekoizleen elkartearena 1989an, Euskal Herriko Laborantxa Ganbararena 2005ean etab.
1974an, Arño eta Xalbat haren anaiak Bastidako Gaztelua etxaldea erosten dute (Pessarou auzotegian) eta izen bereko GAEC-a sortzen, haien arreba familiako etxaldean plantatzen delarik.
1975ean ezkondu eta 1976 eta 1978an sortu bi alabaren aita bilakatzen da Arño. Etxaldean 1977tik aitzina plantatu Alice haren emazteak 2009an erretreta hartuz geroztik Ahurtin erosi etxean bizi da bikotea.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | MB-27 | Euskal laborari gazteak | 1973 | 0:13:36 | Maite Barnetche | |
| 2 | 328 | 328 - Arnaud (Arño) Cachenaut | 2018 | 1:32:00 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Arño Cachenaut: aurkezpena | 0:01:33 | |
| 2 | Bastidako Gaztelua baserria | 0:09:04 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Bastida 1970 hamarkadan | 0:24:34 |