Euskal laborari gazteak
Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.
Emankizun honek, hiru zatitan banaturik, euskal laborari gazte batzuk -hauetarik bat Gamarteko Michel BERHOCOIRIGOIN da- aurkezten dizkigu. Lehen partean, Michel BERHOCOIRIGOIN-ek adierazten du lurrarekin daukan atxikimendua. Laborari izatea, bere ustez, lur zein abereekin lan egitea da, bai eta beste laborariekin borroka bat eramatea. Bigarren partean, beste laborari gazte batek azaltzen du zer nolako lana egiten duen berreskuratu dituen berotegietan. Hirugarren partean, zazpi laborari gazte bildu dira Michel BERHOCOIRIGOIN-en inguruan euskal laborantzaren geroaz gogoeta bat egiteko. Emankizunaren amaieran, Benito Lertxundi-ren "Zenbat gera" kantua entzuten den bitartean, alde bat utziak diren hainbat baserri-etxeren irudiak ikus daitezke. Entzuten da ere Patxika Erramouspe kantuz: Menditarra naiz eta.
Hizkuntza: Euskara
Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)
Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche
INA erakundeko artxibo-kodea: RBF06047666
Grabaketa herria: Gamarte
Data: 1973-01-22
Iraupena: 0:13:36
Media mota: Bideoa
Gaiak: Baserria
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...).