Marie Rose Aroix Bielle

1935 / 2015
Afiliazio herria: Barkoxe

Sortzez Aroix, Bielle du ezkontze izena. Pierra Aroix zuen aita, Barkoxeko Pordoy etxekoa, eta ama Altzaikoa, Marianne Aranburu "Bidabia". Laborariak ziren: aitak oihanean lan egiten zuen asko, egurra mozten eta saltzen. Mutil bat zuten etxean eta oihanean laguntzeko. Sei anai-arreba ziren, ia dena neskak gazteena salbu; ahizpetako bat gaztetan hil zen. Marie Rose Parisera joan zen neskato, eta fabrika batean lanean ere ibili zen. Jean Biellekin ezkondu zen, Parisen elkar ezagututa. Maulera sartu zirelarik, Bidegain fabrikan lan egin zuen Marie Rosek; senarra SNCFn lanean ari zen. Ahizpa zaharrenak hartu zuen etxondoaren segida. Aitarekin ikasi zuten dantzan eta kantuan. 

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 BAR-006 BAR-006 - Marie Rose Aroix Bielle 2014 0:54:00 Argitxu Camus

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.