-
|
- Euskara
Joseph (Ttotte) Arretche
1925 / 2018
Afiliazio herria:
Ezterenzubi
Joseph izengoitiz Ttotte Arretche Ezterenzubiko Ddobleenea etxean sortu zen 1925eko ekainaren 6an, bost haurrideko familia batean. Horietarik hiru (bera barne) Estatu Batuetara joan ziren lan egitera. 1939-1945eko gerla denboran, bere aitak jendea muga zeharkatzen lagundu zuen. Alemanek preso hartu zuten eta ez zen sekula itzuli.
1950 urte inguruan, garai hartako gazte anitz bezala, Ttotte Ipar Ameriketara joan zen lan bila. Handik 20 urteren buruan behin betiko itzuli zen familiako etxaldearen segida hartzeko. Laborantzaz eta kontrabandaz bizi izan zen, zahar etxean sartu zen arte.
Bost haur ukan zituen, horietarik hiru Estatu Batuetan sortuak. Alabaina, 1963an, Ttotte Euskal Herrira itzuli zen ezkontzeko eta bere emaztearekin Estatu Batuetara berriz itzuli zen. Biak zahar etxe berean ezarriak izan zirelarik, semeak hartu zuen etxaldearen segida.
Ttotte Arretcheren emaztea, grabatu eta aste bakan batzuen buruan hil zen (2010). Totte bera, 2018ko abenduaren 10ean zendu zen.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 81 | 81 - Joseph (Ttotte) Arretche | 2010 | 1:03:24 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Ttotte Arretche: aurkezpena | 0:02:26 | |
| 2 | 1939-1945ko gerla: bere aitaren arrastatzea | 0:02:04 | |
| 3 | 1939-1945ko gerla: Erresistenziako kide | 0:05:32 | |
| 4 | Mugalari 1939-1945ko gerla garaian | 0:03:19 | |
| 5 | 1939-1945ko gerla: Espainian errefuxiatua | 0:01:03 | |
| 6 | Kontrabandaren ber-abiatzea mutilarekin | 0:02:34 | |
| 7 | Tratulariak | 0:01:17 | |
| 8 | Abere trafikoa | 0:00:20 | |
| 9 | Ezterenzubiko mendialdearen ezagutza ona | 0:01:35 | |
| 10 | Kontrabandistak, gizon abilak | 0:00:57 | |
| 11 | Kontrabanda, diru-iturri | 0:01:20 | |
| 12 | Gaueko lana, hedatutako jarduera bat | 0:01:01 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Ezterenzubi Ddobleeneko Batitaren arrastatzea (1944) | 0:05:43 | |
| 2 | Kontrabanda: biziaren egiteko | 0:06:03 |