-
|
- Euskara
Benoît Tauzin
1990
Afiliazio herria:
Gamere-Zihiga
Benoit Tauzin 1990eko otsailaren 9an sortu zen Zihigako Gamere auzoan (64 470). Bera baino zaharragoa den anaia bat badu. Bere aita gidaria da eta bere ama haurtzaina Alozeko ikastolan. Benoit-ek animaliak betidanik gustukoak ukan ditu. Haurra zelarik jadanik, bere osaba bat laguntzen zuen etxaldeko lanetan.
Lehenik Zalgizen eta gero Atharratzen eskolan ibili ondoan, hargin izateko lanbide ikasketen brebeta (BEP) ukan zuen Cantau lizeoan (2014) eta hargintzan aritu zen 2016a arte.
Ondotik, laborantzari buruz zuzendu zen Izurako CFPPA zentroan egin formakuntza baten bidez, bertan Zalgizeko etxalde bat berriz hartzeko parada aipatu zitzaiolarik.
Hiru hilabetez “Arretakua” etxolan artzain egon ondoan, 20 hektareko etxaldean plantatu zen (horietako 5 bazkalekuak). Euskal/Biarnes arrazako 200 buruko artalde bat osatu zuen, maiatzetik irailera mendian egoten dena. Hiru laborari, horien artean Benoît, aldizkatzen dira “Arretakua” etxolan eta artzain bat enplegatzen dute belarra pikatzeko garaian. Benoît-k beharrezkoa duen bazkaren %80a ekoizten du eta gaineratekoarentzat luzerna erosten du. Ardi esnea saltzen du.
Laborari gazte honek lotura egiten du Xiberoaren hustearen eta etxegintzako espekulazioaren artean. Beldur da herriak nagusiki bigarren egoitzez edota kanpotik etorri erretretatuz osatuak izanen direla etorkizunean.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 416 | 416 - Benoît Tauzin | 2023 | 0:46:23 | Dominika "Titika" Recalt |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Benoît Tauzin: familia, ikasketak eta hargin lanbidea | 0:03:05 | |
| 2 | Laborantzan instalatzearen erronka ekonomikoa | 0:09:35 | |
| 3 | Laborantzan instalatzea: geroz eta elkartasun gutiago | 0:04:10 | |
| 4 | Bortuaren garrantzia ardi hazkuntzan. Hartza eta otsoaren mehatxua. | 0:08:46 | |
| 5 | Lurra eta etxebizitza Zuberoan: etxe hutsak | 0:08:24 | |
| 6 | Lurra eta etxebizitza Zuberoan: etxe salmentei buruzko gogoeta | 0:04:30 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Presio ekonomikoa laborantzan instalatzean | 0:07:18 | |
| 2 | Hartza eta otsoaren mehatxua | 0:06:21 | |
| 3 | Lurra eta etxebizitza Zuberoan | 0:09:24 |