Charles Bergara

1926 / 2024
Afiliazio herria: Larresoro

Charles Bergara Larresoron sortu zen 1926ko urriaren 9an eta lau seme-alabako familia batean hazi zen. Bizi zen etxeak Killotegia zuen izena, Kiloa euskal izenez ezagutzen zena. Lihozko ehungintza tailer zahar bat zen, non ere kiloak eta makilak egiten ziren, eta garai batean sotana ugari josten (herriko seminariorako bereziki).

Makilen egiteko jakitatea belaunaldiz belaunaldi mantendu da, XVIII. mende bukaeratik artxiboetan ageri den bezala. Charles 1948an ezkondu zen, bere aitaren - Jean Bergara - eta bere amaren - Marie-Jeanne Ainciart - segida hartuz. Bi alaba ukan zituen (1949an eta 1957an), eta zaharrena, Nicole, familiako tradizioa biziarazten duen zortzigarren belaunaldia da.
Charles-ek bere alaba Nicoleri (semeari utziko diona) utzi zion lantegiaren segida, baina luzaz segitu du mizpirondo zurtoinak hautatzen oihanean, labean pasatzen, karrakatzen, xukatze denbora luzean.

Gizon kuriosoa zen, egin zituen joan-etorri desberdinetan aberastu zena, enpresan plantatu aitzin eta ondotik.
2014an egin "Eleketa" ikus-entzunezko elkarrizketak patriarkaren lekua utzi zion, baina bere alaba Nicoleri eta lantegiko hiru langileri ere hitza utzi zien, zizelatzearen, grabatzearen eta txirikordatzearen jakintza erakutsi zigutelarik.

2024ko urtarrilean zendu zen Charles Bergara.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 MB-118 Euskal ofizialeak 1977 0:15:42 Maite Barnetche
2 LSR-001 LSR-001 - Charles Bergara 2012 0:36:00 Ahotsak.eus
3 200 200 - Charles Bergara 2014 1:30:31 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.