Michel Berhocoirigoin

1952 / 2021
Afiliazio herria: Gamarte

Michel Berhocoirigoin 1952an sortu zen Gamarteko Uhartia deituriko etxean. Hiru haurrideko familia bateko zaharrena da.

Lehenik herriko eskola publikoan ibili zen zertifikata arte (1957-1966), ondotik Donibane Garaziko Mayorga kolegioan (1966-1967 : BEPC brebeta eskuratu zuen) eta gero Hazparneko laborantza lizeoan (1967-1968 : laborantza irakaskuntzaren agiria ukan zuen). Ondotik, laborantzako teknikariaren agiria (BTA) ukan zuen postazko ikastaldi baten bidez (1968-1970) eta familiako etxaldean plantatu zen 1974an.

1976an ezkondu zen. Hiru haur ukan ditu: Iñaki (1979), Leire (1982, zendua) eta Jenofa (1985). 1978an, Mikele bere emaztea berekin plantatu zen espos lagun kolaboratzaile gisa. Etxaldean laguntza handia ekarri dio, hala nola 1980-1990 urteetan.

Alabaina, Euskal Herrian “Euskaldun Gazteria” deitu Gazteri laborari katolikoan formatua izanik (JAC), Michel biziki goizik sartu zen borroka sindikalistan, lehenik FNSEA laborarien sindikatan eta gero Euskal Laborarien Batasunean (ELB), hots beste batzuekin 1982an sortu duen laborantza herrikoiaren aldeko sindikatan.

Tokiko militantea izateaz gain, Michel Berhocoirigoinek ardurak ukan ditu CNSTP laborarien sindikaten konfederazioan (batzorde nazionaleko kide izan da 1983tik 1987ra). Funtsean, ELB konfederazio horretan sartu zen. Ondotik, Confédération Paysanne konfederazioan sartu zen. Konfederazio hau 1987an sortu zen, CNSTP konfederazioaren eta FNSP laborarien sindikaten federazioaren arteko bateratzearen ondotik (batzorde nazionaleko kide izan da 1987tik 1992ra eta idazkari orokorra 1989tik 1992ra). Orduan, sindikatak laborari ordezkari bat enplegatu zuen Uhartian aritzeko. 

Bestalde, Michel-ek parte hartu du ere 2005ean Ainhize-Monjolosen finkatu Euskal Herriko Laborantxa Ganbararen sortzeko borroka luzean eta horren lehendakaria izan da 2015ean erretiratu den arte.

2014ko azaroaz geroz, Michel eta Mikele zurezko egiturez berriz antolatu duten Uhartiako lehengo borda batean bizi dira. Familiako etxaldea semeari eta bere familiari utzi diote.

2021eko maiatzaren 8an zendua da.

Ikus ere

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 MB-27 Euskal laborari gazteak 1973 0:13:36 Maite Barnetche
2 MB-65 Turismoa eta laborantxa 1975 0:16:36 Maite Barnetche
3 MB-117 Matalas, Piarres Larzabal-en antzerki lana 1977 0:15:36 Maite Barnetche
4 MB-174 "Egarriak" antzerkia 1980 0:14:55 Maite Barnetche
5 MB-214 Aita Larzabal (1. zatia - Frantsesezko azpitituluekin) 1982 0:15:10 Maite Barnetche
6 338 338 - Michel Berhocoirigoin 2018 2:06:17 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.