-
|
- Euskara
Bernard Van Den Zande
1953
Afiliazio herria:
Duzunaritze-Sarasketa
Beñat Van Den Zande 1953an sortu zen Duzunaritzeko Apatia gazteluan, gotorleku hori 1970etik goiti Monumentu Historikotzat sailkatua delarik. Hubert eta Jean izeneko bi anaia baditu, horiek ere Apatian sortuak. Beñat lehenik herriko eskolan ibili zen eta gero Parisera joan zen amaren aldeko amatxia han bizi baitzen. Seigarrena Baionako Saint-Louis de Gonzague kolegioan egin eta laborantza alorreko baxoa Hazparneko San Josep laborantza lizeoan erdietsi zuen. Soldadugoaren ondotik, familiako etxaldean plantatu zen, lehenik familia-laguntzaile bezala 1975ean, eta gero laborari bezala 1979an. 1982an ezkondu zen eta lau haurren aita da. Hauek 1983an, 1984an eta 1985ean (biritxiak) sortu ziren.
Bere aita herriko auzapez egona baitzen 30 urtez 1935etik 1965era, Beñat-ek aipatzen ditu 1930 urteetatik goiti herrian izan ziren aldaketa handiak, bai eta laborantza munduan izan duen engaiamendua: laborantza materiala partekatzeko xedea zuen CUMA kooperatibaren sortzea, kooperatibaren eta Aiziritze-Gamue-Zohaztiko Jean Errecart lizeoaren administrazio kontseiluko kide.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 418 | 418 - Bernard Van Den Zande | 2023 | 1:00:00 | Terexa Lekumberri | |
| 2 | ABK-4 | Hergarai bizi 2023 Duzunaritze-Sarasketan | 2023 | 1:00:48 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Aita, Duzunaritze-Sarasketako auzapez 35 urtez | 0:04:50 | |
| 2 | Laborantzako lurren berrantolaketa nola iragan zen Duzunaritze-Sarasketan 1965 eta 1970 artean | 0:06:46 | |
| 3 | Laborantzako lurren antolaketa, 50 urteren gibelapenarekin | 0:04:33 | |
| 4 | Hergarai bizi, ibarraren dinamika | 0:01:19 | |
| 5 | Hergarai bizi 2023 Duzunaritze-Sarasketan: herritarrak mintzo | 1:00:48 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.