Bernard Borteyru

Sorturtea: 1941

Afiliazio herria: Hazparne

Bernard Borteyru Hazparneko Patrundea etxean sortu zen. Hiru haurrideetarik bigarrena zen; Hazparneko kolegioan ikasi zuen, eta, gero, Baionako Saint-Louis de Gonzague eskolan ukan zuen oinarrizko brebeta.

Bere istorioa Hazparneko zapatagintzari hertsiki lotua da, haren burasoak, amaren aldeko aitatxi-amatxiak eta aitaren aldeko aitatxi ere alor horretan ari baitziren lanean.

Bernarden aitak Bordelen eta Baionan lan–esperientzia aberatsa eta formatzailea ukan zuen; eta ondotik Hazparnera itzuli zen 1955ean eta bere materiala orduko libro zen Espil lantegi zaharrean instalatu zuen. Bernard 1956an sartu zen aitaren enpresan, eta Ary lantegiarekin azpikontratua izenpeturik, diru-egoera sendoa kausitu zuten.
Pierre eta Bernard anaiek Borteyru frères enpresa sortu zuten 1974an. Bata bestearen osagarri ziren, eta merkataritza-sare bat antolatu zuten, lehenik Pariseko eskualdean, eta gero metropoli handietan. 1980an lantegi berri bat eraiki zuten, baina 1987an ordainezina deklaratu behar izan zuten, zapatagintzan hasi eta 40 urte berantago. Bernardek 46 urte zituen orduan, eta zapatagintzan segitu zuen (Donapaleun, Hendaian eta Landesetan), ez gehiago buruzagi gisa baina langile gisa.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 MB-241 Hazparne, egun hola... Bihar nola? 1984-02-04 0:15:04 Hazparne Maite Barnetche
2 118 118 - Bernard Borteyru 2011-04-28 3:49:07 Hazparne Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.