Argazkia: JC Broca - EKE

Argazkia: JC Broca - EKE

Junes Casenave-Harigile

1924 / 2018
Afiliazio herria: Santa Grazi

Santa Grazin sortua, Arhanpetegia etxean. Familia karrika erditan zen etxe batera joan zen bizitzera ondotik.

Ama, Mailuisa Harigile, Santa Grazin sortua zen, Gaxeio etxean. Aita, Bernard "Beñat" Casenave, bearnesa zen, Aspe ibarreko Escot herrikoa. Oihanzain zen, eta Santa Grazin izan zen izendatua (1945ean zendu zen).

Hiru senidetan bigarrena zen Junes, denak mutikoak. Aita bearnesez eta frantsesez mintzo zitzaien; ama, aldiz, euskaraz. Anaien arteko mintzaira euskara zen. Junes 10 urte arte herriko eskolan ibili ondoren Betharram apez eskolara joan zen ikasketen segitzera, Lestelle-Bétharram herri bearnesera. 8 urte zituenetik bazekien apeztu nahi zuela. Gerla bukaeran, Alemaniara joateko deitua izan zen, eta Betharram aldean gorde zen. 1948an apeztu zen, Betleemen.

Betharramen 4 urtez irakatsi zuen, 12 urtez Limoges herrian eta ondotik Donapaleuko Etchecopar kolegioko buru egon zen 17 urtez. 1981ean, Xiberora itzuli zen: bi urtez Larrainen egon zen eta 27 urtez Altzain.

2010ean Donapaleuko Betharramisten etxera erretiratu zen.

Irakaskuntzaz eta apez lanez gain, gai ezberdin anitz landu ditu: euskara, mitologia, yoga eta lasaialdiak, landareak.
Hogei pastorala baino gehiago idatzi ditu baita olerkiak. Euskara ikasteko metodoak, hiztegiak eta gramatika bildumak sortu ditu ere, baita Zuberoako mitoak eta ipuinak bildu.
Ohorezko euskaltzaina zen.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 MB-21 Gazteak eta euskal pilota 1972 0:16:26 Maite Barnetche
2 MB-233 Pagolako pastorala 1983 0:13:42 Maite Barnetche
3 MB-240 Junes Cazenave eta Xuberoa 1984 0:15:15 Maite Barnetche
4 MB-282 Laugarren korrika 1985 0:14:41 Maite Barnetche
5 96 96 - Junes Casenave-Harigile 2010 1:30:00 Terexa Lekumberri
6 SAN-006 SAN-006 - Junes Casenave-Harigile 2015 1:23:00 Argitxu Camus

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.