Catherine Tisset Behorlegiko Etxeparia etxean sortu da 1936ko urriaren 13an.
Hiru haurrideko familia batean lehenik sorturik (1938an eta 1943an sortu dira anaia eta ahizpa), eskola garaia Behorlegiko eskola publikoan hasten du 1942an eta zertifikata 1950ean lortzen.
Menaiu hezkuntza eskainia zaio ondotik Donibane Garaziko Argizabal menaiu zentroan (1950-1951) eta ondotik Mendibeko seroren atelerian Omiasaindutik Pazko arte (1951-1954).
Sasoiko lan batzuetan arizan ondotik Donibane Garazin (1954-1955) eta Hendaian (1956-1960), 1961eko apirilaren 28an ezkontzen da eta betirako plantatzen da familiako etxaldean. Haren anaia zenbait egun berantago Estatu Batuetara doa haren ahizpak bere aldetik Pariserako bidea hartzen duelarik.
Lau haur ukan ditu Catherinek, 1962, 1963, 1971 eta 1976an eta azkena, sortzetik elbarritua, 2002an Beskoitzeko Biarritzenean zendu da. Haren haurrak etxea eta etxaldeko lanak segurtatuz hazi ditu.
2022ko urrian zendua da.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 336 | 336 - Catherine Tisset | 2018-10-15 | 0:51:50 | Behorlegi | Terexa Lekumberri | |
2 | ABK-1 | Hergarai bizi 2019 Behorlegin | 2019-10-09 | 1:00:00 | Behorlegi | Terexa Lekumberri, Pantxika Maitia | |
3 | abk-2 | Eleketa emankizuna #1: emigrazioa | 2022-04-26 | 1:18:34 | Baigorri | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Behorlegi Etxeparia sortetxeko familia | 0:01:30 | |
2 | 1939-1945ko gerlaren oroitzapenak | 0:02:56 | |
3 | Eliza-ohiturak Mendiben eta Kongregazioa | 0:04:07 | |
4 | Ybarnegaray-tiarrentzat neskato Olobin | 0:05:03 | |
5 | Sendabelarren erabilpena jendeetan | 0:06:07 | |
6 | Sendabelarren erabilpena abereetan | 0:05:30 | |
7 | Baserrialdeko bizimodua Behorlegin: aldaketa nagusia | 0:01:07 | |
8 | Hergarai bizi 2019 Behorlegin: herritarrak mintzo | 0:28:54 |
Pasarte muntaketak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Hergarai bizi 2019 Behorlegin, herritarrak mintzo: Jeanne Unhassobiscay, Catherine Tisset, Domingo Lerissa | 0:28:54 | |
2 | Sendabelarrak | 0:04:15 |