-
|
- Euskara
Jean Chibau
1946
Afiliazio herria:
Biarritz
Jean Chibau 1946ko uztailaren 3an Biarritzen sortu eta bertan hazi zen. Gero, Baionara joan zen bizitzera, eta ondoren Biarritzera itzuli zen, familiako etxean bizitzeko.
Alabaina, auto mekanika alorrean egin formakuntzari eta bi urteko esperientziari esker, 1969an Baionako Marines etorbideko Worms ikatz enpresan sartu zen. Hamar urte berantago, handik kanporatua izan zen. Urte batez aldian aldiko portu zamaketari lanetan aritu ondoan, zamaketari profesional bilakatu eta 2006ra arte lan horretan aritu zen.
Zamaketarien mundua biziki sindikalizatua zen eta Jean-ek izpiritu kolektiboa zuenez, gorputz eta arima ezarri zituen lanbidearen interesak defendatzeko, bereziki lanbidearen estatusaren pribatizazioa ekarri zuen 1992ko erreforma garaian. 1994an, 54 eguneko gose greba egin zuen aldian aldiko zamaketarien integrazioa eskatzeko. Gose greba haren porrotak ez zuen bere helburu nagusitik behin ere aldendu: zamaketarien estatusa babestea.
Baionako portuan pasatu zituen 37 urteetan, Jean-ek Aturri bazterreko beste hainbat lanbide eta enpresetan ere lan egin zuen.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 158 | 158 - Jean Chibau | 2012 | 0:59:13 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Portu-azpiegituretako enpresak 1960-1970eko urteetan | 0:01:13 | |
| 2 | Noizbehinkako zamaketarien aitortzeko gose greba (1994) | 0:06:55 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.