Michel Chilopé

1948 / 2024
Afiliazio herria: Urdiñarbe

Michel Chilopé 1948ko uztailaren 6an sortu zen Urdiñarbeko Xilopeenea izeneko etxean eta han bizi da oraino. Hiru mutikoko familia bateko gazteena zen. Bere ama 4 hektareko etxalde bateko nagusia zen eta halere horrekin familia asetzen lortzen zuen, nonbait han. Aita txirikordatze lantegi batean (espartin lantegia) ari zen Maulen. Bere amatxi dendari ibiltaria zen. 

Michel herriko eskolan ibili zen 14 urte arte. Garaian haur guziak euskaldunak baitziren, errientaren neskatoak egiten zuen itzulpena euskaratik frantsesera eta beharrez, alderantziz ere.  

1960 urteen hasieran, Urdiñarben hamaika ostatu baziren, bi arotz, eta ofizialeen artean arrastelu egile bat eta korboilo egile bat ere. 

Michel Mauleko “atelieretan” lan egiten hasi zen. Garai hartan, erraza zen egun batez enpresa bat uztea eta biharamunean berean beste batean sartzea, denetan lana baitzen.  

1970 urteen hasieran, Michelek hiru sasoin egin zituen Lurdan: zerbitzari bilakatu zen lanbide horretan lansariak onak baitziren.  

1980az geroz, gauaz bizitzen hasi zen: 5 urtez Berrogaine-Larüntzeko “Le Vieux Moulin” dantzalekuan aritu zen eta ondotik, Ustasuko La Boisière diskoteka kudeatu zuen 25 urtez.  2001ean, La Boisière utzi zuen erretreta arte Garindaineko ostatuaren kudeantza hartzeko.  

Bestalde, atabalaria zen eta beste musikari xiberotar ospetsu batzuekin jotzen zuen. 1980 hamarkadako kontzertu itzulietan, hego Euskal Herriko tentsio politikoak ezagutu zituen.  

Bere zaletasun handiena sareko uso ihizia da. Jadanik 14 urterekin ihizi mota hori ikasten hasi zen. Hiztegi teknikoa ezagutzen du, parte hartzaile bakoitzaren eginbeharra, uso abatarien postuen izen bereziak ere… 

2024ko abenduaren 29an zendu da.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 MB-67 Odol berria taldea 1975 0:16:03 Maite Barnetche
2 394 394 - Michel Chilopé 2021 1:14:05 Dominika "Titika" Recalt

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 Urdiñarbe herriko bizia 1960 urteetan 0:08:05
2 Uso ihizia sareetan 0:15:58
3 Zuberoako mainuak 0:08:29
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.